Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPENA

Vitoria-Gasteiz berdez jantzi da Saint Patrick, Irlandako patroiaren egunean

" Dublinen Turismoko Bulego Espainiarra eta Irlandako Turismoaren arteko ekintza bateratua da, euskal hiriburuaren partaidetzarekin eta Basquetourren laguntzarekin. " "Global Greening" izenarekin ezagutzen den ekimenak urtero oroitzen du Irlandako patroiaren eguna, martxoaren 17an eta munduko monumento eta toki esanguratsuak argiz bete ditu.

Gaur Gasteizek, EUROPEAN GREEN CAPITAL 2012, berdez jantzi ditu bere eraikin enblematiko batzuk, Saint Patrick, Irlandako patroiaren egunean.

Udaletxea, “Los Arquillos” eraikina, La Floridako kioskoa eta Eusko Legebiltzarra dira Irlandako kolore nazionalaz jantzi diren euskal erakinak “Global Greening” ekimen berezian, Irlandako Turismoa, Dublineko OETa, Gasteizko Udala eta Basquetourren lankidetzari esker. Aurreko edizioetan Euskadiko beste toki batzuk, San Mames bezalakoak ere, berdez margoztu dira oroimen honetan.

Irlandako jai nazionala munduko ezagunenetarikoa bihurtu da. 2021 “Global Greening” ekimenaren 22. urtea da: munduko toki eta monumentu enblematikoak berdez argiztatu dira, Sain Patrick egunean. Ekimen honen helburua, hitzordu hau ospatzeaz gain, Irlandako sustraiak dituzten 70 milioi laguni baino gehiagori eta, oro har, biztanleei positibotasuna eta itxaropena transmititzea da.

Aurten, besteak beste, Iruñako Udaletxeak, A Coruñako Herculeseko Dorreak, Madrilgo Alcalko Ateak, Pisako Dorreak, London Eye-ak, Dubaiko Palmondoaren Iturriak edota Niagarako urjausiek parte hartu dute.

Saint Patrickek martxoaren 17ero santuaren heriotza 461ean Saulen, Downeko Konderrian (Ipar Irlandan), gogoratzen du. Aletegi txiki eta apal batean bere lehen eliza fundatu zuen tokian, hain zuzen ere.Gaur egun Downeko katedraleko hilerrian dago lurperatuta, Downpatricken, Moruneko menduetako tokiko granitoaz egindako harripean.

Pandemiaren ondorioz, Irlandan, ospakizunak proposamen birtual eta kreatibo berriekin antolatu behar izan dira segurtasuna bermatzeko. Hori da, gaur, arratsaldeko 8etan, Dublin, Belfast eta Kerryko Konderriko Dingle kostaldeko hiriko 3 pubetan ospatuko den ekitaldi birtualaren kasua. The Celtic Drummers edo Shamrock Tenors musika taldeen ekitaldiak egongo dira eta baita dantza-saio bat ere, Riverdance musika eta dantza saio ospetsuaren eskutik.

 

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31