• KONEKTIBITATEA
Vueling-ek Bilbo Florentziarekin lotuko du neguan
Vueling aIrelineak Florentziarekin hegaldi berria eskainiko du, astean birritan, azaroaren hasieratik martxora arte. Bilboko Aireportuan lidergoa duen konpainiak, merkatuaren %38arekin, aste honetan azaldu duenez hegaldi berri honekin euskal hiriburuan duen tokia indartzea espero du, bertan nazioarteko zortzi konexio baititu.
Florentziarekin konexio berria Loiu, Milan eta Erroma bezalako beste hiri italiarrekin lotzen dituzten konexio finkoekin batzen da, bi kasuotan ere astean bi hegalditarainoko frekuentziarekin. Airelinearen nazioarteko gainontzeko hegaldiek Bilbo Oporto, Amsterdam, Paris (Charles de Gaulle), Londres (Gatwick), Lisboa edota Berlin bezalako hiri europarrekin lotzen dute.