Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   VUELING

Vueling-ek Bilbon duen aintzindari-posizioa indartzen du bertan 2019an bosgarren hegazkin bat ezarriz

Konpainiak Loiun presentzia handiagoa lortzen du pertsonala 50 bat langilerekin hazteaz gain. Udarako Vueling-ek Florentziara beste nazioarteko aire-bide berria irekiko du eta astean birritan egingo du hegan. Loiun konpainiak izango duen hirugarren aire-bide italiarra da, Erroma eta Milanekin batera.

Vueling-ek, Bilboko Aireportuko hegazkin-konpainia nagusiak, atzo 2019ko udako denboraldia aurkeztu zuen Loiura bosgarren hegazkinaren helduerarekin. 180 eserlekuko Airbus A320 bat izango da, aireportu honetan konpainiak dituen gainontzeko lau hegazkinak bezala eta hiriburu bizkaitarrean ekainean lurreratuko da.

Bilbora hegazki berriaren iritsierarekin, Vueling-ek bere bertako pertsonala ere indartuko du zuzeneko 36 langilerekin, base honetan dauden profesionalak 117tik 153ra pasatuz. Hauez gain, gutxienez zeharkako beste 16 postu gehiago ere izango dira. Guztira, 50 bat lanpostu gehiago.

2005ean Bilbora iritsi zenetik, Vueling-ek urtero etengabeko hazkundea mantendu du. 2019ko udarari begira, martxoa eta urria bitartean, konpainiak 1,8 milioi eserleku ipiniko ditu salgai Bilbon, iazko udan baino %6 gehiago, 23 zuzeneko aire-biderentzat.

Hegazkin berriaz gain, irailaren 17tik aurrera, Vueling-ek aire-bide berria izango du Bilbotik Florentziara, konpainiaren nazioarteko baserik garrantzitsuenetarikoan eta astean birritan egingo du hegan. Toskanako hiriburua Vueling-ek Loiutik izango duen hirugarren aire-bide italiarra izango da, Erromarekin (Fuimicino, astean birritan) eta Milanekin (astean hiru bider) batera, hau da 2018ko udan baino bat gehiago. Florentzia Vueling-ek Loiutik operatzen duen 23. aire-bidea da, ohikok diren Alacante, Amsterdam, Bartzelona, Berlin, Bukarest, Fuerteventura, Granada, Kanaria Handia, Ibiza, Jerez, Lanzarote, Lisboa, Londres (Gatwick), Malaga, Mallorca, Menorca, Milan, Paris (Charles de Gaulle), Erroma (Fuimicino), Sevilla, Tenerife (Iparra) eta Valentziakoaz gain.

Aldi berean, penintsulako hegoalderekin dauden frekuentziak gehitu egingo dira, esaterako, Sevillarako loturak egunean hiru frekuentzia izatera pasatuko da, astero 20 frekuentziarekin gehien jota. Valentziarako loturak ere, frekuentzia bat gehiago izango du datorren udan, eta astean egungo bietatik hirura pasatuko da. Kanariar uharteekin dagoen joan-etorria ere, asko hobetuko da; Tenerifera astean 7 frekuentzitik 8ra pasatuko da eta Lanzarotera 4tik 5era.

Azpimargarria da, gainera, hegazkin berriari ongi-etorria emateko Vueling-ek bere bezeroentzako yellow prices deitutakoak jarri dituela, euren irteerak aurretiaz planifikatzen dituzten bezeroentzako preziorik txikienak. Horrela, esaterako Bilbo-Sevilla aire-bidea 9,99€-tan dago eta Bilbo-Ibiza, 12,99€-tatik.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31