Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   THE E BASQUE ROUTE

Zeromotorcyclesek "The e-Basque Route" euskal ibilbide iraunkor handiaren hainbat zati egiten ditu

Basquetourrek eta moto elektrikoak egiten dituen enpresak antolatutako ezagutza-bidaia batean, komunikabidee orokorretako eta espezializatutako erredaktore batzuek, enpresako staff-eko kideekin batera, 3 eguneko bidaia egin dute ibilbidearen beste horrenbeste zati batzutan zehar, Bilbo eta Donostia artean.

1 / 5

Orotariko komunikabideetako eta motorren sektorean espezializatutako hainbat kazetarik ibilbide turistiko iraunkorreko hainbat tarte egin dituzte urriaren 5etik 7ra, “The e-Basque Route”, Basquetourrek eta Zeromotorcycles motor elektrikoen fabrikatzaileak antolatutako bidaia batean.

Kazetariekin batera, motorren enpresako staff-eko kideek ere parte hartu dute bidaian. Bidaiaren helburua "The e-Basque Route" ibilbideari balioa ematea eta helmugan mugikortasun turistiko iraunkorra sustatzea da.

Lehenengo egunean Bilbo eta Lekeitio arteko zatia egin zuten, Gernikatik igaroz. Lekeitio eta Zarautz arteko tartean, Zumaian geldialdia egin zuten bigarren jardunaldian, hilaren 6an, eta Zarautz-Hondarribia tartean, ostiralean.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31