Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Zinemaldiko Kazetariak Euskadirako bidaia batekin sarituak

Finn Halligan eta Inma Merino, Donostiako Zinema Jaialdiko ohiko kazetariek helmugaren ezinbestekoak ezagutzen dituzte ekainean zehar, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak oparitutako pakete turistikoari esker.
Halliganek atzo, igandea, bukatu zuen bere bidaia, Euskadin 4 egunetan egon ondoren,eta Inma Merino hilaren bukaeran iritsiko da bere sariaz gozatzera.

1 / 4

Atzo amaitu zen Finn Halliganen bidaia Euskadin zehar, gure artean 4 egun eman ondoren. Bilbo, Donostia eta Urdaibai izan dira Donostiako Zinemaldiaren berri ematen duen kazetari britainiar honen helmuga turistikoak. Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak saritu du, Inma Merino lankidearekin batera, gure helmugan egonaldi bat eginez.

Naturako, hiriko eta gastronomiako baliabideak dira egunotan zineman espezializatutako kazetariak gozatu dituenak.

Halligan kritikarien burua da zinemagintzan espezializatutako «Screen International» argitalpenean, Europan lider den magazina, hain zuzen ere. 2000. urtean hasi zen jaialdia betetzen, “South China Morning Post” egunkariarentzat. Egunkari horren berriemailea zen Europan, eta, ondoren, “Screen”-en kritikari gisa aritu zen. Nazioarteko zirkuituko jaialdi nagusietara ere joaten da, Cannes, Berlin eta Torontora, besteak beste, eta bere lana funtsezkoa da Donostia Zinemaldia eta bertan nazioarteko merkatuan programatzen diren filmak hedatzeko eta kokatzeko. Macao bezalako jaialdietako aholkulari eta programatzaile ere izan da. Kutxabank - New Directors sariaren epaimahaikide izan zen 2017an.

Bestalde, datorren 28an hasiko da Inma Merino bigarren kazetari sarituaren bidaia Euskadin zehar. Horrela, biak Euskadiko enbaxadore bihurtuko dira.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31