Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MENDI ETA HARANAK

"Zumarraga Lotuz"-ek ibilbideak sortuko ditu udalerrian, udalerriari bultzada turistiko handiagoa emateko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok “Zumarraga Lotuz” marka turistikoa aurkeztu du gaur, udalerriko alkate Mikel Serranorekin batera. “Zumarraga Lotuz” proiektuaren bidez, bultzada turistikoa eman nahi zaio herriari. Horretarako, ibilbideak sortuko dira, eta udalerriak industria-turismoaren, kultura-turismoaren, ekoturismoaren, zikloturismoaren eta abarren arloan dituen baliabideen ondare- eta gizarte-balioa azpimarratuko da.

 

“Turismo-estrategiaren helburuetako bat da”, azaldu du sailburuak, “eskaintza dibertsifikatzea, horrek zuzeneko eragina baitu erakartzeko ahalmenean, eta zeharkako eragina beste parametro batzuetan, hala nola desestazionalizazioan”.

 

Gainera, bertako ibilbideak eta enklabeak sustatzearen bidez, erakargarriagoa izango da barnealdeko eta eskualdeko lurraldeen eskaintza, bisitarien fluxuak handiagoak izango dira eta, beraz, “gure hiriburuen edo gure kostaldearen erakarpen-ahalmenak lurralde osoa garatzen lagunduko du”.

 

Bestalde, “Zumarraga Lotuz” proiektuak landutako ibilbideek hiri-azoka izango dute ardatz, eta, beraz, turismo-baliabideak eta biztanleen behar berrietara egokitutako hiri-espazioaren ikuskera uztartuko dira, “hiri-ekonomia kontuan hartuta, hiri gizatiarragoak lortzeko eta pertsonek espazio publikoa berreskuratzeko eraldaketari begira”. Ildo horretan, sailburuak gogorarazi du Zumarragak Merkataritzako Sari Nazionala jaso duela. Hori dela eta, sailburuak laburbildu duenez, “Zumarraga Lotuz” bat dator erabat euskal turismo-estrategiarekin, estrategia horren ezaugarri bereizgarriak eskaintzaren dibertsifikazioa, desestazionalizazioa, fluxuen mugimendua eta jasangarritasuna (ingurumen-arlokoa, soziokulturala eta ekonomikoa) direla kontuan hartuta”.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31