Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKITALDIAK

"Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival 2022" hasi da

Gaur goizean hasi den jaialdia Bilbon aurkeztu da prentsaurrekoan.

«Pil Pil Festival» jaialdia Bilboko Etxebarria parkean egingo da igandera arte. Bertan, hiri kirolen erakustaldi ugari egingo dira, baita kontzertuak eta beste kultura mota batzuk ere.

1 / 7

Gaur goizean, aurkeztu da “Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival 2022" jaialdia prentsaurrekoan, Daniel Solana Basquetourreko zuzendariaren partaidetzarekin, besteak beste.

Solanak kultura- eta kirol-ekitaldiek erakargarri turistiko gisa duten garrantzia azpimarratu du: «Pil Pil, kultur eta kirol ekitaldi handia da, eta, gure ustez, garapen turistikoaren katalizatzaile bihurtuko da, eta onura ekonomiko eta sozialak sortuko ditu Bilbon, Bizkaian eta, jakina, Euskadin». Horrelako ekitaldiek kalitatezko turismo jasangarri baten traktore gisa jarduten dute, eta tokiko garapena eta kultura aberastea, bereizketa eta desestazionalizazioa bultzatzen dituzte, horiek baitira gure turismo-ereduaren ardatzak.

Gaur goizean hasita eta hiru egunez, Bilboko Etxebarria parkea hiriko kirolaren eta kulturaren epizentroa izango da. Skate, basket 3x3, break dance, parkour, slack line edo kalistenia erakustaldiak; kontzertuez gain, graffiti, artisten market eta diseinu urbanoa, baita beste kultura mota batzuk ere.

Jaialdiak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta beste hainbat erakunde pribaturen babesa du.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31