Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI BIKE COUNTRY

Zikloturismo-tailerra

Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, hainbat tailer antolatu ditu martxoan, hainbat enpresari beren zerbitzuak zikloturismora bideratzen laguntzeko. Izan ere, sektore horrek hazkunde handia aurreikusten du datozen urteetan

«Zikloturistak, denek nahi dituzte, baina gutxik dakite nola konbentzitu» izenburupean, egun erdiko tailer teoriko-praktiko honetan, enpresek bizikletan doazen pertsonen larruan jarri eta gai hauek landu ahal izango dituzte: zer behar duten, haien zerbitzuak nola egokitu, zikloturismoaren merkatua nola egituratzen den eta merkaturatzeko bide nagusiak zeintzuk diren.

 

Slow edo kirol zikloturismoaren inguruko alderdiak lantzen hasi den enpresa bazara, hau da zure tailerra.

  

Zein da tailer horien xede-audientzia?

Ostatu-zerbitzuetako enpresak eta turismo-zerbitzuetako enpresak (agentziak eta gida espezializatuak).

 

Non izango dira tailerrak?

Jardunaldi teoriko-praktikoa egun erdiko saio bakarra izango da, martxoaren 13an eta 14an, Bilbon, Gasteizen eta Donostian.

Interesa duten enpresek hiru kokaleku hauetako bat aukeratu beharko dute: 

  • Martxoak 13 Bilbo: 9:30etatik 13:00etara.
    Lekua: Basquetour-Turismoaren euskal agentzia. Urkixo Zumarkalea 36, Bizkaia eraikina. Bilbo.

  • Martxoak 13 Gasteiz: 15:00etatik 18:30etara.
    Lekua: SEA Arabako Enpresak. Postas kalea, 32, 5. solairua. Juan José Azurmendi aretoa. Gasteiz.

  • Martxoak 14 Donostia: 9:30etatik 13:00etara.
    Lekua: Gipuzkoako Hotelen Elkartea. Mikeletegi Pasealekua, 52. Donostia.

 

Zeintzuk izango dira tailerraren edukiak? 

1. eduki-multzoa: Moldaera

  • Zein dira zikloturistaren profilak? Modalitateak, denboraldiak, etab.
  • Zer behar dute eta nola egokitu naiteke? Zikloturistak nire ostatura erakartzeko oinarrizko eskakizun eta zerbitzuak.
  • Balio erantsizko zerbitzuak
  • Zikloturismo-zigiluak ezinbestekoak al dira?
  • Sinergiak eta helmuga eraikitzea.


Etenaldia

 

2. eduki-multzoa: Merkaturatzea

  • Zikloturismoaren merkatua zenbatekotan

  • Zuzeneko merkaturatzea
    • Web
    • Edukien marketina
    • CRM edo bezeroekiko harremanen kudeaketa

  • Zeharkako merkaturatzea
    • Tokiko operadoreak
    • Tour operadoreak

  • Preskriptoreak eta influencerak

  • Zikloturisten ekitaldiak

 

Nork emango ditu tailerrak?

Irakasleak turismo-marketinean aditua den Jaume Marin eta Extrem Team enpresako proiektuen zuzendaria den Agnés Guell izango dira.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31