• JASANGARRITASUNA
68 turismo-eragilek Euskadin, lehen aldiz, jaso dute formakuntza turismo-irisgarritasunean
" Turismo sailak, Basquetourren bidez, antolatutako jardunaldiek aurten jarraipena izango dute turismo-enpresen sensibilizazioarekin eta turismo-lankidetzarako erakundeen formakuntzarekin
Euskadiko 68 turismo eragilek parte hartu dute, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez, antolatutako irisgarritasunari buruzko formakuntza ikastaroetan.
Hiru lurraldeetan ospatutako jardunaldion helburua turismo-enpresekin harremana duten euskal eragileei arlo honetan ezagutza ematea izan da, etorkizunean enpresa horiei laguntza teknikoa eman ahal izateko.
Ikastaroek hiru atal izan dituzte, bat turismo irisgarria eta bisitari ezinduen arretari buruzkoa, beste bat turismo irisgarritasunaren ebaluaketarako kudeaketa eta araudiari buruzkoa eta hirugarrena, irisgarritasuna euskarri elektronikoetan gaiari sarrera gisa.
Eragile publiko eta pribatuei zuzendutako irisgarritasunari buruzko formakuntza-jardunaldiek hiruhilabete honetan jarraituko dute euskal turismo-enpresei zuzendutako sensibilizazio jardunaldiekin eta, urteko azken hiruhilabetean, euskal turismoko irisgarritasun programan parte hartuko duten sektoreko eragileentzako saio teoriko-praktikoekin.
Jarduera biak jomugetako turismo-lankidetzarako erakundeen laguntzarekin gauzatuko dira eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren 2017-2020 Plan Estrategikoan azaltzen den moduan, gizaki guztientzako turismoan lan egiteko premiari erantzun nahi diote.