Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   HELMUGA TURISTIKO ADIMENDUNA

Turismo Helmuga Adimendunen Sareko Kudeatzaileen VIII. Topaketa Gasteizen egingo da

Vitoria-Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundiaren lankidetzarekin batera, hautatu dute Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko Kudeatzaileen VIII. Topaketaren egoitza izateko. Estatuko Turismo Idazkaritzak bultzatutako eta SEGITTURek kudeatutako ekimena da honako hau.

Biltzarra 2026ko ekainaren 1, 2 eta 3an egingo da, eta sarean parte hartzen duten  helmugen ordezkariak gerturatuko dira bertara. Topaketaren helburu nagusiak dira turismo kudeaketa adimendunaren arloko esperientziak, jardunbide egokiak eta estrategiak partekatzea. Halaber, sektoreko administrazioen, enpresen eta erakundeen arteko lankidetza ere sustatu nahi da.

Berrikuntzarako eta jasangarritasunerako gunea

Ekitaldian zehar, HTA Sareko kudeatzaileek turismo helmuga adimendunaren ereduaren erronka eta aukera nagusiak jorratuko dituzte, berrikuntza, teknologia, iraunkortasuna, irisgarritasuna eta gobernantza ardatz hartuta.

Topaketa elkarlanerako lan-gune gisa eratu da, ereduaren aurrerapenak aztertzeko, sektoreko joera berriei buruz eztabaidatzeko eta turismo-helmugen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzen laguntzen duten proiektu nabarmenak aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, jasangarritasunarekiko konpromisoaren adibide

Vitoria-Gasteiz edizio honetako egoitza gisa hautatzeak hiriak turismo-arloan iraunkortasunarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoari erantzuten dio, Europako Hiriburu Berde gisa aitortua izatearekin eta lurraldearen eta baliabideen kudeaketa arduratsuan duen ibilbidearekin bat eginez.

SEGITTURek nabarmendu du Udalak eta Arabako Foru Aldundiak aurkeztutako hautagaitzaren kalitatea, bai eta Arabako lurraldearekin orekatua eta errespetuzkoa den turismo garapen-ereduaren alde egindako apustua ere.

Helmuga Turistiko Adimendunen Sarea

HTA Sarea, Estatuko Turismo Idazkaritzak bultzatu eta SEGITTURek koordinatzen du. 691 kide baino gehiagok osatzen dute ekimena, besteak beste, helmugak, erakundeak, enpresak eta kolaboratzaileak. Helburu nagusia turismo eredu berritzaile, iraunkor eta irisgarria sustatzea da, bai gobernantzan bai bisitariaren esperientziaren eta egoiliarraren bizi-kalitatearen etengabeko hobekuntzan oinarritua.

 

 

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31