• HELMUGA TURISTIKO ADIMENTSUAK
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea, Jata-Ondo Landa-garapenerako Elkartea eta GOITUR, Helmuga Turistiko Adimendunen Sarean
Atxikimendua gaur gauzatu da Sarearen batzorde exekutiboaren ostean.
Hiru euskal instituzio-erakunde, 3 lurraldeetako hiru eskualdetakoak, gaurtik Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko kideak dira. Hain zuzen ere, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea, Jata-Ondo Landa-garapenerako Elkartea eta GOITUR, Goierriko Turismo Agentzia dira.
Atxikimendua Sarearen batzorde exekutiboaren gaur izen den azken bileraren ondoren gauzatu da eta euskal erakundeez gain, beste 99 kide atxikitu dira.
Horrela, gaur egun, sarea 483 kidek osatzen dute: 328 titular, 63 erakunde, 89 enpresa laguntzaile eta 3 behatzaile.
Hemen onartutako Sareko bazkideen zerrenda
Sareak aholkularitza-ekintzak egiten ditu HTA metodologia aplikatzeko, eta kideen artean esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea sustatzen du, barne-ikuspegia duten esparruetan.
Gainera, proiektuari eta helmuga turistiko adimendunei ikusgarritasuna ematen die, Estatuan eta Estatutik kanpo, egindako lana zabalduz eta Estatuak adimen turistikoan duen lidergoa agerian jarriz.