• ENOTURISMOA
Arabako Errioxako Ibilbideak bere hirugarren Campus enogastronomikoa inauguratu du
Atzo ospatu zen enoturismoaren ezinbesteko formakuntza-topaketa honen III edizioaren aurkezpena.
“Añada conocimiento” plataforman kokatua, beste behin Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen Campus enogastronomikoa itzuli da. Basquetourrek lankidetza hitzarmena baitu lehen ediziotik Ibilbidearekin Agentziak mota hauetako ekimenei ematen zaien garrantzia dela-eta.
Inaugurazio ekitaldia atzo Casa Primicia upategietan, Guardian ospatu zen eta bertan izan ziren Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidente Mariasun Sánez de Samaniego; Enplegu, Merkataritza eta Turismo foru-diputatu Cristina González, eta Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterola.
Campus honek profesionalen arteko topaketa-gune izan nahi du, eztabaidarako, ikasteko, konexiorako eta Arabako Errioxaren aurkikuntzarako gunea, hain zuzen ere. Gai ezberdinetako 30 bat ikastaro berariazkorekin, helburua profesionalei toki bat eskaintzea da ezagutza handitzeko, birzkikaltzeko eta espezializatzeko 2 orduko ezagutza-pirula txikien eta 20 orduko ikastaroen bidez.
Aztertuko diren gaien artean ardoen dastaketa profesionala, bezeroaren arreta hizkuntza ezberdinetan eta marketin eta brandin enoturistikoan formakuntza berarizkoa daude. Honezkero parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago www.conocimiento.com webgunean.
Edizio honetako nobedadeen artean aurrez-aurreko ikastaroen eskaintza osotuko duten online ikastaroak daude bertara hurbiltzeko modurik ez dutenentzat eta enoturismo-ezagutza sakondu nahi dutenentzat.
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen Campus Enogastronomikoaren aurkezpena Rioja Altako Ardoaren Ibilbidearekin lankidetza hitzarmena-sinatzearekin bukatu zen, Begoña Jiménez azken erakunde honen presidentea bertan izan zela. Lankidetza hitzarmen honen helburua zabalkunde arloan indarrak eta sinergiak biltzea da, bi eskualdeek osotzen duten penintsularen iparraldeko lurralde magiko honen xarma sustatzeko.