Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATU BRITANIARRA

Art, Fashion & Design Greenspain aurkeztu du Euskadik, nazioarteko apustua World Travel Market-en esparruan

" Londresko enbaxadan aurkeztu du Euskadik Art, Fashion & Design, España Verde-Green Spain markako artisautzako produktuaren eta produktu iraunkorraren aldeko apustuan lehena. " Euskadi "World Travel Market" azokan da, azaroaren 5etik 7ra garatu eta nazioarteko bidaia-agentziak, turismoko profesionalak eta touroperadoreak biltzen dituena

Euskadi Londresko “World Travel Market” azokan izan da, turismoarentzako elkarraldi nagusietako batean nazioarteko eremuan, eta esparru horretan aurkeztu du Art, Fashion & Design. Euskadik koordinatzen du 2019an “España Verde”, Kantauriko itsasertzeko lau Erkidegoak biltzen dituen marka bere nazioarteko sustapenean, eta lan-ardatzetako batek produktu hori hartu du oinarritzat, erakargarritasun turistikoa, tokiko produktua eta artisautzakoa, eta ekonomia-eredu iraunkorrak elkartzen dituena.

 

Helburua hau da, naturaren edertasunetik, tradizioetatik, gastronomiatik eta ondare kulturaletik harago, nabarmentzea “España Verde” markak partekatu egiten dituela sorkuntza, ondo egindako lana eta bertako moda-diseinatzaileek, artistek eta artisauek iraunkortasunarekin eta artisautzaren tradizioekin hartua duten konpromisoa.

 

Produktu horren erakusketaren bitartez erakutsi egiten dira solidaritatea eta hartutako konpromisoa ingurumenarekin eta slow fashion mugimenduarekin, ekonomia-eredu iraunkorrak sortzearekin, eta Espainiako iparraldeko sormenarekin eta tradizioekin, naturarekin harmonian. Funtsean lortu egin nahi da eskuz egindako piezak eta jantziak nazioartean balioetsiko diren diseinuko objektu bihurtzea.

Eta prozesu horretan funtsezkoak dira artisauak, beren lurrean, tradizioetan, eta beren inguruneko materietan inspiratuak, baita diseinatzaileak ere, istorioak kontatzen dituzten jantziak, gure lurraldean eginak, sortzeko gaitasuna dutenak.

Erakusketak erakutsi egiten du espiritu hori, Autonomia Erkidego bakoitzeko 2 diseinatzaile edo artisau hautatuta, eta guztira 8 pieza edo jantzirekin, produktu berri honi bizitasuna emateko. 

Euskadi ordezkatzen Amarenak izango dugu, Euskal Herriko jantzi eta elementu tradizionalak birdiseinatu eta berreskuratzen dituen marka, ehun naturalekin, birziklatuekin edo 0km iraunkorrekin beren historiak bizirik mantentzeko asmoz.

Mercedes de Miguel ere izango dugu, 30 urte daramatzana euskal diseinuaren alde apustu egiten artisau-lanaren eta eskuz margotutako jantzien bitartez. Nabarmentzekoa da berak egin duen apustua berrikuntzaren eta “Moda Berde” bat sortzen lagunduko duten bide berriak bilatzearen alde.

Kantabria

Siempreprimavera: Naturaren esentzia islatzen du, bere inguruneko materialekin eta Kantabriako identitatearekin. Bere lanak ohore egiten dio lau urtaroetan zehar izaten den ziklo natural eta iraunkorrari.

Cari Callejo: Artisau honek estanpazio botanikoak egiten ditu tindagai naturalekin eta zuntz desberdinetan (zeta, artilea, kotoia, lihoa eta papera).

Asturias

Carmen Valdés: Bitxigintzako pieza bakanak sortzen ditu, metal nobleak, gema naturalak eta mineralak erabilita. 

JEANBA: Famili tradizioko artisautza-tailerra, piezak sortzeko Asturiasen inspiratzen dena.

Galizia

Elena Ferro: Oso artisau ezaguna da Galiziako eskalapoi tradizionala berrinterpretatu izanagatik, hotzetik eta hezetasunetik babesteko erabili ohi zena (kloskak).

Idoia Cuesta: Saskigintza tradizionala, material organikoak eta artisautzako teknikak erabilita.

España Verde-Green Spain

España Verde lurralde-marka bat da, Galiziak, Asturiasek, Kantabriak eta Euskadik abian jarria, Kantauriko itsasertza nazioarteko merkatuan helmuga turistiko alternatibo gisa kokatzeko. Turespaña-ren babesarekin 1989an sortua, “España Verde” markaren 30. urteurrenari bere marka-irudia indartzeko eta helmuga paregabe gisa sustatzeko helburuarekin ekiten dio. Naturaren ikuspegitik estatu-mailan liderra da; UNESCOren 14 Biosfera Erreserba, 25 parke natural, ia 2.000 kilometroko kostaldea eta 2.800 landetxe ditu. Donejakue Bideak eta bertako gastronomiaren kalitatea dira “España Verde” helmuga desberdin bihurtzen duten beste baliabide batzuk.

Euskadik “España Verde” markaren koordinazioa urte hasieran jaso zuen. 2019an proiektu bateratu berriak jarri dira martxan. Horien artean azpimarratzekoak dira sare sozialetan burututako ekintzak, ingurua ezagutzeko antolatutako bidaiak, jardunaldi zuzenak eta Londresko World Travel Market-en edizio honetan batera parte hartzea, non aurkeztu den "Art, Fashion & Design Green Spain" produktua .

 

www.ingreenspain.es

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31