Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPENA- FITUR

Astezkenetik 40 enpresa inguru bildu dira Euskadiko standean FITURen

" Euskal enpresek eta erakundek bilerak izan dituzte sektoreko profesionalekin azokaren lehen 3 egunetan. " Bihar Madrilgo publikoari zuzendutako jarduerak hasiko dira, musika eta dantza-emanaldiak ardatz dituztenak

1 / 2

Gaur, ostirala, profesionalentzako jardunaldiak bukatuko dira Madrilgo FITUR azokan, non Euskadi bere stand propioa izan duen. Astezkenetaik, bertan, 40 euskal empresa inguru bildu dira stand-eko lan-eremuan, aurten handiagoa.

Gainera, Euskadiko hainbat tokiren eta erakunderen aurkezpenak egin dira, baita Javier Hurtado sailburua eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko ordezkariak ere.

Daniel Solana Basquetour-eko zuzendaria pozik agertu da aurten azoka nola egin den ikusita, nahiz eta pandemiaren ondorioz hartu beharreko segurtasun eta osasun neurriek zailtasunak eragin arren standaren eta egunotan egindako jardueren antolaketan.

Euskadiko baliabide turistiko handienetako bat, Añanako Gatz-Harana, aurkezteko balio izan du gaurko jardunaldiak, baita Inver-free stylen zuzeneko emanaldia ikusteko ere. Hauxe baita Barakaldoko Endika Gutiérrez Sánchez Ocaña hip-hop abeslariaren izen artistikoa. Redbulleko 2014ko “Batallas de Gallos” lehiaketako nazioarteko txapelduna eta beste lau edizioetako finalista ere dena, zuzenean arituko da baita bihar, larunbata, ere.

Baina ez da asteburuko emanaldi bakarra izango, Aukeran euskal dantza garaikideko taldea berriro ere feriara itzuliko , madrildarrei beren eszenaratze bereziekin gozatzeko aukera emateko, Edu Muruamendiaraz, 1997an sortu zenetik, talde donostiarraren arima denaren zuzendaritzapean.

Igandean, hilaren 23an, arratsaldez bukatuko da FITUR-en edizio berezi hau eta, zalantzarik gabe, Euskadi-Basque Country helmugaren eta, beste urte batez, bere eskaintza turistikoa sustatzeko eta merkaturatzeko balio izan du.

 

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30