• THA
Barakaldok, Durangaldeak, Arabako Mendialdeak, Oarsoaldeak eta Urola Kostak helmuga turistiko adimendunak izateko bideari ekin diote.
Turismo-bikaintasunerantz aurrerapausuak: Basquetourrek 5 helmuga berri sartu ditu THA programan, berrikuntzan eta kalitatean oinarritutako kudeaketa-ereduaren aldeko apustua sendotuz.

Euskadiko bost helmuga turistikok -Barakaldo eta Durangaldea (Bizkaian), Oarsoaldea eta Urola Kosta (Gipuzkoan), eta Arabako Mendialdea (Araban)- hasi dituzte dagoeneko Turismo Helmuga Adimendunaren (THA) metodologia ezartzeko lanak.
Aurretiazko banakako bileren ondoren, Basquetourreko Berrikuntza Taldeak, Daniel Solana zuzendaria buru zela, lehen bilera bateratua egin du gaur, urriak 3, bost helmuga berri horietako kudeatzaileekin. Helburua izan da munduan aitzindaria den metodologia honen lan-oinarriak eta mugarri bateratuak ezartzea.
Turismo Helmuga Adimenduna
Turismoko Estatu Idazkaritzak estatu mailan bultzatzen du metodologia hori, eta Euskadin berriz, Basquetour da, 2018tik, euskal helmugen eraldaketa gidatzen duen erakunde publikoa. Euskal Turismoaren 2030eko Estrategiarekin lerrokatuta dago, eta helburu nagusia sektorearen hazkunde jasangarria bermatzea da, baita Euskadi Basque Country marka bikaintasuneko eta espezializatutako helmuga gisa finkatzea ere.
Programaren helburua da helmugei eskaintzea etengabeko hobekuntzarako prozesu bat, eta baita ere, epe luzera, eredu turistiko jasangarria garatzeko tresna bat euren esku jartzea.
SEGITTUR kudeaketa administratibo hutsetik harago doa; turismoa eraldatzea eta proiektu handien bidez balio erantsia sortzea du helburu. Horietako nagusia Helmuga Turistiko Adimendunen Sarea da (DTI Sarea).
Euskadin, guztira 15 euskal helmuga dira Sare honetako kide: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Goierri, Arabako Errioxa, Uribe, Bidasoa, Debagoiena, Getxo, Arabako Haranak, Busturialdea-Urdaibai, Portugalete, Arabako Lautada, Debabarrena eta Enkarterri-Meatzaldea. Eta beste 5 helmugak —Aiaraldea, Gorbeialdea Araba, Gorbeialdea Bizkaia, Urola Erdia eta Urola Garaia— dagoeneko egin dute eskaera Basquetourren bidez.