Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAKUNTZA

"Basque Learning", Euskal sektorearentzako formazio-gune berria

Turismoaren Euskal Agentziaren webgunean dago, eta jarduera turistikoarekin lotutako Euskadiko prestakuntza-eskaintzaren erreferentziazko gunea izan nahi du. Bertan, sektoreak informazio interesgarri guztia aurkituko du, eguneratuta.

Atal honetan, dagoeneko argitaratu dira hainbat arlotan aplikatutako konpetentzia digitaleko prestakuntza orokorrak, uztailean SPRIren bidez emandakoak.

1 / 4

Uztailean, gaitasun digitalei buruzko prestakuntza orokor batzuk emango dira, gizarte-sareei, marketin digitalari, produktibitateari eta alderdi legalei aplikatuak, turismo-sektore publiko eta pribatuarentzat interesgarriak direnak, SPRIren bitartez.

Prestakuntza horiei buruzko informazioa Basquetour Learning atalean dago; atal hau berriki sortua da Turismoaren Euskal Agentziaren webgunean, jarduera turistikoarekin lotutako Euskadiko prestakuntza-eskaintzaren erreferentziazko gunea izateko helburuarekin, eta sektoreak bertan aurkituko du informazio interesgarri guztia eguneratuta. Beraz, EAEko erakundeek ematen dituzten interes turistikoko formazioen bilduma da.

SPRIK hil honetan eskainiko dituen ikastaroak honakoak dira:

  • Instagram: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko.
  • Facebook: nola sortu FanPage bat. Ezarpenak, oinarrizko erabilgarritasunak eta argitalpenen kudeaketa. Nola pertsonalizatu zure FanPage-a. Social Plugins, Facebook Ads eta SEO Facebook-en.
  • Linkedin: sustatu zure profil profesionala eta zure enpresa.
  • Mailchimp: Nola egin bezeroentzako e-mailingak. Marketing-email estrategia zure bezeroentzat.
  • Web analitika: Google Analytics I, monitorizatu zure webgunea. Praktikak eta txostenak Google Analytics eta Search Console Insights-en.
  • Blog korporatiboa: irakur zaitzaten gomendio eta praktika egokiak. com-en hastapenak.
  • Bideo Marketina: estrategia birala zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko.
  • SEO eta SMO: Weba posizionatzeko lehen urratsak.
  • Trello: Kudeatu zure lanak produktiboago izateko .
  • Google Drive eta Calendar: Hodeian sortu, partekatu eta kolaboratu.
  • TicketBAI: Zer da eta nola egokitu fakturazio-sistema berrira?.
  • LOPD-RGPD: Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira.
  • Zure webgunea legeari dagokionez prest jartzea.

 

Ikastaroen programazio hau abendura arte luzatuko da, abendua barne, antolatu eta webgunean bertan argitaratuko diren saioetan.

Konpetentzia digitalei buruzko uztaileko ikastaro hauetan izena emateko aukera "Bestelako formakuntzak" atalean dago: Basquetour Learning.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31