Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FAMILIA TURISMOA

Basquetour-ek familia turismoa sustatzen du Euskadin, Donostiako Familia Ugarien XIV. Kongresu arrakastatsuarekin

Azaroaren 2an eta 3an, Donostia-San Sebastián Familia Ugarien Espainiako XIV. Kongresuaren eszenatokia izan zen, eta garrantzi handiko ekitaldi honetan, Estatuko 230 familia baino gehiago bildu ziren, 700 pertsona inguru, heldu eta haur artean.

1 / 5

Topaketa hau Kursaalen ospatu zen, eta Hirukide (Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa) izan zen anfitrioia. Basquetour-ek, partzialki babestu zuen ekitaldia, Euskadi Family Friendly helmuga gisa sendotzeko estrategiaren baitan. 

Pablo Bustinduy ministroak inauguratutako kongresuan, hainbat ekitaldi ospatu ziren Kursaalen, eta Donostian antolatutako jarduerak ere eskaini zitzaizkien familiei. Jarduera hauek Euskadiko Familia Turismoko Klubarekin lankidetzan diseinatu ziren, 200 enpresa baino gehiago bilduz eta familientzat zerbitzu egokiak eta kalitatezkoak eskainiz. Bertaratutakoek ibilbide, bisita eta esperientzia ugari izan zituzten, haur txikiekin bidaiatzen duten familien behar berezietara egokituta. 

Ekitaldian, Basquetour-en izenean, Daniel Solanak, Basquetourreko Zuzendaria sari bat jaso zuen, Euskadik familia-turismoarekin duen konpromisoa eta familientzako eskaintza egokitzeko egin duen lana aitortuz. 

Familia turismoarekiko konpromisoa 2016tik 

2016tik, Basquetour-ek Euskadi familiaentzako erreferentziazko helmuga gisa kokatzeko lan egiten du. Prozesu honetan, sektore turistiko desberdinetako enpresak identifikatu ditu eta laguntza eskaini, familiei harrera egiteko egokitu daitezen. Horrela sortu da Euskadiko Familia Turismoko Kluba, familia turismoarentzako zerbitzu eta esperientziak eskaintzeko prestatuta dauden ostatu, jatetxe eta jarduera turistikoak biltzen dituen taldea. 

Gainera, 2021ean, Euskadik Familia Turismoaren Zigilua jaso zuen, Familia Ugarien Espainiako Federazioak emandakoa. Ziurtagiri honek, Euskadiko familia-turismoaren kalitate maila altua bermatzen du, eta Euskadi Family Friendly helmuga gisa sendotzen du, familia-beharretara egokitutako instalazio eta zerbitzuak eskainiz, esperientzia bakoitzean erosotasuna eta segurtasuna nabarmentzen direlarik. 

FEFN eta Hirukiderekin akordio estrategikoak 

Bere eragina handitzeko, Basquetour-ek akordio estrategikoak ezarri ditu Familia Ugarien Espainiako Federazioarekin (FEFN) eta Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkartearekin (Hirukide). Akordio hauen helburua, urtean zehar, Euskadi familia turismoarentzako helmuga ideal gisa sustatzeko ekintzak burutzea da eta 62.000 familia baino gehiago ditu oinarri. Lankidetza honek, Euskadi estatu mailan erreferente izatea ahalbidetzen du familia turismoari dagokionez, kalitate handiko eta familientzat egokitutako zerbitzu-eskaintza batekin konprometituta. 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31