Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOAREN MINTEGIA

Basquetour Espainiako Ekoturismoaren 6. Mintegian

Turismoaren Euskal Agentziak atzotik parte hartzen dihardu, estatu mailan, Turismo Estatu Idazkaritzak (SETUR) eta Parke Nazionalen Erakunde Autonomoak (OAPN), Segoviako Valsain herrian antolatzen duten Ekoturismoaren 6. Mintengian.

OAPN-k eta SETUR-ek 2016an antolatu zuten Ekoturismoaren I. Kongresu Nazionala eta emaitza nagusia Daimieleko Ekoturismoaren Adierazpena izan zen, Estatuan ekoturismoa bultzatzeko bide-orria martxan jarri zela eta baita, gomendio batzuk ere, besteak beste, Ekoturismoaren Mintegi Iraunkorrarekin jarraitzea bere sustapenean, turismo enpresarien elkarteekin eta landa garapeneko taldeekin modu partekatuan lantzeko formula gisa.

6. mintegi honen helburuak ekoturismo produktuaren eboluzioa aztertzea, Daimielko Adierazpenaren bide-orriaren jarraipena egitea, jomugetako eta bertako turismo elkarteetako kudeatzaileek martxan jarritako ekoturismo-ekimenak ezagutzea, Estatuan Ekoturismo produktua sustatzeko eta merkaturatzeko erabiltzen diran tresnak erakustea eta produktu-klubaren lan-prozedimenduak jakin eraztea bertako kudeatzaileek eten gabe erabil ditzaten.

Partaideak natura-gune babestuetako eta inguruko teknikariak eta turismo enpresarien elkarteetako ordezkariak, landa-garapeneko taldeetako teknikariak eta produktuan interesa duten EE.AA-etako turismo teknikariak dira.

Egitaraua atzo arratsaldean hasi zen aurkezpen batekin eta Estatuan ekoturismo produktuaren eboluzioa eta Ekoturismo Klubaren egoerari buruzko hitzaldi batekin.

Gaur, asteartea, hitzaldiak eta tailerrak egongo dira. Goizean Ekoturismoaren Behatokiaren inkesta ezberdinen eta sustapen kanpainaren emaitzak azaldu dira, baita ekoturismoa estatu mailan eta atzerrian online sustatzeko gakoak ere eta mintegiaren lehen tailerra garatu da, online sustapenerako prozedura bateratuak ezartzeko, ekintza eta prozedimentu bateratuak zehazteko, produktua eta jomugen ikusgaitasuna eta sarean lan egitea hobetzeko. Arratsaldez, jomugak, enpresak eta ekoturismo esperientziak nazioartean merkaturatzeko gakoei buruzko hitzaldia izango da eta bigarren tailer bat kluba, bere jomugak eta atxikitutako enpresak merkaturatzeko giltzei buruzkoa.

Bihar, asteazkena, bukatuko da mintegia klubaren ekimen berriak, Turespañarekin landutako urteko sustapen plana eta jomugen eta Natura-Gune Babestuetan Turismo Jasangarriaren Gutun Europarraren egoera azalduko dira eta baita, aurten ospatuko den Ekoturismoaren III. Kongresu Nazionalari buruzko tailerra ere.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31