• FORMAKUNTZA
Basquetourrek eta Arabako Errioxak produktu zikloturistaren sorkuntza eta merkaturatzeari buruzko jardunaldia antolatu dute
Martxoaren 12an, goizez, aurrez-aurre eta doakoa izango den jardunaldia alojamendu- eta zerbitzuetako enpresei zuzendua dago.
Basquetourrek eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea erakundeak produktu zikloturistari beren-beregi eskainitako jardunaldia prestatu dute, martxoaren 12an, goizez, produktuaren sorkuntza eta merkaturatzea nola landu azaltzeko. Hiru helburu nagusi ditu: Zikloturisten profil nagusiak eta bidaiatzeko dauzkaten motibazioak tipifikatzea, beraien premia nagusiei erantzuteko; zerbitzu eta alderdi giltzarriak zehaztea, bai eta hobekuntza-puntuak ere, gure eskaintza produktu zikloturistara egokitzeko eta zuzeneko eta zeharkako merkaturatzerako oinarrizko ekintzak aztertzea.
Â
Horretarako hiru atal egongo dira. Lehenengoan, Basquetourreko Iker Urcelayk testuinguru orokorraz hitzegingo du, Agentziak bultzatzen duen Euskadiko zikloturismoaren ibilbide-orria azalduz. Bigarren atalean Joseba Belokik hitzegingo du Euskadi Cycling proiektuari buruz. Eta hirugarrenean, bi zati izango ditu: bat, eskaintzaren egokitzapenari buruzkoa eta bestea, egungo egoera aztertuko duena.
Â
Jardunaldi hau, iaz, hiriburuetan egindakoaren jarraipena da, enpresen eskaintza, zikloturismoari dagokionez, indartu dezaten.
Â
Izena emateko eta informazio gehiago: Produktu zikloturistaren sorkuntza eta merkaturatzea | Enonocimiento Rioja Alavesa (enoconocimiento.com)