Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GOLF

Basquetourrek golf turismoa sustatzen du, European Legends Cup txapelketari babesa emanez

Euskadi Basque Country golf helmuga turistiko gisa kokatzea da helburu nagusia, balio erantsi handiko bisitariak erakartzeko, sasoiz kanpoko jarduera dinamizatzeko eta gure lurraldearen irudia nazioartean proiektatzeko

1 / 3

Daniel Solanak, Basquetourreko zuzendari nagusiak, parte hartu du gaur, irailaren 3an, European Legends Cup by José María Olazabal torneoaren aurkezpen-prentsaurrekoan. Donostiako Udaletxean egin den ekitaldian nazioarteko txapelketa honen xehetasun guztiak ezagutarazi dituzte: Lehiaketa irailaren 5etik 7ra bitartean jokatuko da Donostiako Real Nuevo Club de Golf Basozabal-en, eta Legends Tour-eko figura handiak elkartuko dira José María Olazabalek berak diseinatutako ibilbidean.

Aurkezpen-ekitaldian euskal instituzioetako eta kirol-esparruko ordezkaritza zabal batek hartu du parte; Solanarekin batera, honako hauek ere hitz egin dute: Iñaki Gabarain, Donostiako udaleko Kirol eta Bizitza Osasungarriaren zinegotzia; Roberto Ramajo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendari Nagusia; José María Olazabal, European Legends Cup-eko anfitrioia; Javier Gervás, JGolf-eko zuzendari nagusia; Iñigo Manso, Donostiako Real Nuevo Club de Golf Basozabaleko presidentea; Phil Harrison, Legends Tour-eko CEOa; eta Javier Saiz, Euskal Golf Federazioko presidentea.

Bere agerraldian, Daniel Solanak azaldu du Basquetourrek kirol-txapelketa honi emandako babesak helburu estrategiko bati erantzuten diola. Turismoaren Euskal Agentziaren asmo nagusia da Euskadi golfean espezializatutako helmuga turistiko gisa nabarmentzea, balio erantsi handiko bisitariak erakartzeko, sasoiz kanpoko jarduera turistikoak sustatzeko eta gure lurraldearen irudia nazioartean zabaltzeko.

Euskal agentziak sektorea bultzatzeko hartu duen konpromisoaren erakusgarri da azken hilabeteotan abiatutako ekintza-sorta: famtrip-a golfean espezializatutako agenteekin; Zarauzko Real Golf Klubean egindako merkaturatze-jardunaldia; 2024an Lisboako IGTM azokan parte hartzea; 2025eko maiatzean Kanaria Handiko IAGTO europar kongresuan presentzia, eta, orain gutxi, abuztuan, Euskadi golf helmuga gisa sustatzea Danimarkako Golf Txapelketan.

 

Golf-eskaintza anitza eta kalitatezkoa Euskadin


Euskadin, golfak tradizio luzea du, eta txapeldun handiak eman ditu. Gaur egun, golf-turismorako eskaintza sendoa dauka, hiru lurralde historikoetan  -Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan- banatutako 11 golf-zelairekin. Kirol eremu hauek aukera paregabeak eskaintzen dituzte mahastien artean, parke naturaletan edo itsasora begira jolasteko. Goi mailako eskaintza honek kalitatea eta aniztasuna uztartzen ditu, eta Euskadi helmuga erakargarri bihurtzen du golf zaleentzat.

Gainera, helmugan golfean espezializatutako hiru operadore turistiko daude. Estatuko eta nazioarteko bisitarientzako pakete pertsonalizatuak eskaintzen dituzte, ostatua, gastronomia, bisita kulturalak eta esperientzia osagarriak integratuz.

 

 

 

Iraila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30