Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GUZTIONTZAKO MUGIKORTASUNA

Basquetourrek Mugikortasunaren Aste Europarrean parte hartuko du, zikloturismoa sustatuz Euskadin

Javier Hurtado sailburua Ibilgailu Jasangarrien Azokaren inaugurazioan izan da, eta Daniel Solana, Basquetourreko zuzendaria, mugikortasunari eta turismoari buruzko bi mahai-ingurutan parte hartu du, Radio Nervión-ek antolatuta.

1 / 3

Bilbok Mugikortasunaren Aste Europarra   (MAE) ekimena antolatu du aurten ere, irailaren 16tik 22ra bitartean, desplazamendu-modu jasangarri, osasungarri eta inklusiboak sustatzeko. Guztiontzako Mugikortasuna lelopean, hiria jarduera, erakusketa, hitzaldi eta publiko guztiei zuzendutako proposamenen agertoki bilakatu da.

Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia, ekitaldiaren babesle ofizial gisa aritu da, turismo arduratsuaren eta mugikortasun jasangarriaren aldeko konpromisoa berretsiz. Asteburu osoan zehar Areatzako Kaian egingo den Ibilgailu Jasangarrien Azoka eta Test Drive gunean, Basquetourrek informazio gunea izango du. Bertara gerturatutako bisitariei Euskadiko zikloturismoari eta bizikletaz egiteko ibilbideei buruzko materiala eskainiko zaie, bizikleta garraiobide eta esperientzia turistiko gisa sustatzeko helburuarekin.

Azokaren inaugurazio ofiziala ostiral honetan, irailaren 19an, egin da, eta hitzorduan  Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua den Javier Hurtado izan da, beste agintari instituzional batzuekin batera: Sonia Pérez Ezquerra, Garraio, Mugikortasun eta Turismo diputatu forala, eta Nora Abete, Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun arloko zinegotzia

Gainera, Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak Radio Nervionek antolatutako bi mahai-ingurutan parte hartu du gaur goizean. Solasaldietan mugikortasun iraunkorrarekin, turismo arduratsuarekin eta Euskadik ingurumenarekin konprometitutako helmuga gisa eskaintzen dituen aukerekin lotutako funtsezko gaiak jorratu ditu.

Parte-hartze horrekin, Basquetourrek euskal turismo-ereduaren eraldaketan eragile aktibo gisa duen eginkizuna indartu du, Mugikortasunaren Aste Europarrak sustatzen dituen jasangarritasun-, irisgarritasun- eta berrikuntza-balioekin bat eginez.

Iraila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30