Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO JASANGARRIA

Basquetourreko zuzendariak Euskadiko Turismo Jasangarriaren Gida aurkeztu du, Valentzian

" Aurkezpena Valentziako Erkidegoko turismo-enpresetan "Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GJH) lortzeko 100 gomendio Gida" ezagutzera eman den jardunaldian egin da.

1 / 2

Gaur goizean, Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak Euskadiko Turismo Arduratsuaren Gida aurkeztu du Valentzian. Aurkezpen hau Valentziako Erkidegoko turismo-enpresetan “GJHak lortzeko 100 gomendio Gida” ezagutzera eman den jardunaldian egin da.

Jardunaldian, beren erakundeetan jasangarritasuna aplikatzen duten enpresen adibide zehatzak eman dira ezagutzera, eta Turisme Comitat Valencianako Turista Arduratsuaren Dekalogoa azaldu da.

Jardunaldian parte hartu dute Vicent Grimalt Veniako alkateak, Francesc Colomer Turismoko idazkari autonomikoak, Herick Campos Turismoko zuzendari nagusiak eta José Luís Wagner Turismoko Turismo Lehiakortasuneko arloko buruak.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30