Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   HELMUGA ADIMENTSUA

Basquetourreko zuzendariak turismo-helmuga adimenduei buruzko jardunaldi batean parte hartu du

" Foroa Gasteizen ospatu da, Eusko Jaurlaritzako turismo sailak, Segitturrek, Gasteizko udalak eta El Correo egunkariak antolatuta.

Daniel Solana, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendaria Euskadi helmuga adienduen praktika egokiei buruzko mahai inguru batean izan da gaur goizean, “Turismo Helmuga Adimenduak” Foroaren barruan, Gasteizko Europa Jauregian.

Solanarekin batera, solasaldian Donostiako Turismo zuzendariordea Eider Calderón eta Bilboko Garapen Ekonomikorako zinegotzia, Xabier Otxandiano izan dira.

Aurretiaz, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak, Enrique Martínez Segittur-eko presidenteak eta Iñigo Barrenechea El Correoko zuzendariak foroa inauguratu dute, eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Segittur-eko presidenteak turismo-helmuga adimenduaren ekarpenei buruz eztabaidatu dute.

Turismoaren digitalizazioa ezinbestekoa da bisitariari esperientziarik hoberenak eskaintzeko eta horregatik, pandemiaren ondoren suspertzen hasi den merkatu batean lehiakortasuna irabazteko aukera bihurtu da.

Jardunaldia enpresen arteko mahai batekin bukatu da, Jon Imanol Ibarra, Puntodiseko CEO-a; Jesús Herrero, Tecnaliako Turismo Merkatuko kudeatzailea eta Gonzalo Pellejero Techfriendly-ko Adimen Artifiziala eta Hiri Adimenduetako zuzendarien esperientziekin.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30