Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA DATUAK

Basquetourren Euskadiko Turismo Behatokiak bere lehen informazio-buletina kaleratu du

Bidalketa hilero egingo da, aurreko hileko eta urteko oporraldi nabarmenetako daturik interesgarrienekin.

Lehen buletin honek 2023ko uztaileko, abuztuko eta iraileko daturik esanguratsuenak eta zehatzenak jasotzen ditu.

Turismoaren Euskal Agentziak euskal turismo-sektoreari bidali dio Euskadiko Turismo Behatokiak bildutako datu estatistiko interesgarrienak izango dituen informazio-buletinetako lehena, hilerokoa. Datuak aurreko hilabeteari buruzkoak izango dira beti, eta, hala badagokio, urteko oporraldi nabarmenenei buruzkoak. Horrela, lehen buletin honek 2023ko uztail, abuztu eta irailari buruzko informazioa jasotzen du, Eustatek eta INek iraileko ostatu arautuei buruzko estatistikak argitaratu berri dituztenean.

 

Behatokiak koiunturako datu horiek guztiak biltzen ditu eta irakurketa erraz eta labur bat egiten du, egoeraren argazki moduko bat, hilero bere webgunean argitaratuko duena.

 

Beraz, newsletter honen helburua da  iturri ezberdinek argitaratutako datu estatistikoak biltzea, lantzea eta, laburbilduz eta era dibulgatiboan, Euskadiko sektore turistikoari eskaintzea, bat-batean industria turistikoari buruzko informazio garrantzitsua izan dezaten.

 

 Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak - Turismoaren Euskal Behatokia - Euskadi.eus

Abendua 2023

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31