Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KONEKTIBITATEA

Bilbo eta Castellonen arteko hegaldiak etorkizuna du

" Atzo aurkeztu zen Volotearen línea hau Bilboko Merkataritza Ganbaran

1 / 2

Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak parte hartu zuen atzo Bilbao-Castellón aire-linearen aurkezpenean. Berarekin, besteak beste, Castelloneko Diputazioko presidente José Pascual Martík, Castelloneko aireportuko arduradun Blanca Marínek, Bilboko Merkataritza Ganbarako presidente María Dolores Guillamónek eta Bilbao Aireko arduradun Inés Zalbidek ere parte hartu zuten.

Uda honetan, hilaren 10 ean hasita, aire-bide honek ia 10.000 toki eta 64 hegaldi eskaintzen ditu (astean bi, astelehen eta ostegunetan) irailaren 28ra arte. Castelloneko aireportuko zuzendariak atzo azpimarratu zuenez, linea hau oso arrakastatsua da eta etorkizuna duenez, finkatu beharra dago.

Hegaldia iazko udan, pandemian bete-betean geundenean, ireki zen Volotea eta Castelloneko erakundeen arteko hitzarmenari esker eta 2022an ere martxan egongo da.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31