Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   DTI

Bilbok Helmuga Turistiko Adimenduna (DTI) ziurtagiria lortzeko bideari ekin dio

Gaur, Bilbok mugarri bat ezarri du berrikuntza turistikoan; izan ere, Euskadiko lehen helmuga bihurtu da Helmuga Turistiko Adimendun (DTI) ziurtagiria lortzeko aurrez aurreko bilerak egiten.

Eredu aitzindari honek helmugen lehiakortasuna eta bikaintasuna sustatzea du helburu, eta Euskadiko beste helmuga batzuetara zabaldu ahal izango da hala eskatzen dutenentzat. 

Ekimena UNE 178501 Arauaren barruan sartzen da: helmuga turistiko adimendunak kudeatzeko sistema. Baldintzak izeneko arauan oinarritzen da, Normalizazioaren Espainiako Elkarteak (UNE) argitaratua, eta SEGITTUR-ek eta Estatuko Turismo Idazkaritzak sustatua. Basquetourrek, bere Berrikuntza Unitatearen bidez, arau honen idazketan parte hartu zuen aktiboki, helmugen kudeaketa hobetzeko, nazio eta nazioarteko posizionamendua sustatzeko eta bisitarien esperientzia hobetzeko erreferentzia gisa. 

UNE 178501 arauak kudeaketa-sistema bat ezartzen du bost ardatz nagusitan oinarrituta: gobernantza, berrikuntza, teknologia, irisgarritasuna eta jasangarritasuna. Ardatz hauek, helmugaren lehiakortasuna sendotzeaz gain, bertako biztanleen bizi-kalitatea eta bisitarien esperientzia hobetzea dute helburu. 

Arau hori betetzen den ala ez ebaluatu eta ziurtatu daiteke, eta horrek egindako ahaleginak aitortzea, aditu independenteen ikuspegi objektiboa lortzea eta kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza sustatzea ahalbidetzen du. 

Urrats horrekin, Bilbok bikaintasun eta berrikuntza turistikoarekin duen konpromisoa indartzen du, eta erreferentziazko eredu gisa finkatzen da Euskadin helmuga adimentsuagoak eta iraunkorragoak lortzeko bidean. 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31