Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATURATZE TURISTIKOA

Bilbon ospatu zen atzo "Confederación Española de Agencias de Viajes" erakundeak penintsulan antolatutako aurtengo azken "workshop"-a

Ekintza hau Basquetourrek eta CEAVek aurten adostutako paketearen barruan sartzen da, Euskadiren irudia indartzeko eta helmugaren eta bidaia-agentzien arteko harremana sendotzeko helburuarekin.

Atzo Bilboko Domine hotelean egin zen "workshop"-ean ehun euskal agentziak eta berrogeita hamar bat enpresa eta helmugek hartu zuten parte.

Urtean zehar, Bilboko azken horretaz gain, "workshop"-en tour bat egin da penintsula osoko sei hiritan: Madril, Castello, Valentzia, Alacant, Malaga eta Lisboa.

1 / 8

Euskadiko ehun bidaia-agentzia inguru bildu ziren atzo jarduera turistikoarekin lotutako 50 enpresa ingururekin eta Estatuko Autonomia Erkidego eta nazioarteko helmugekin, Confederación Española de Agencias de Viajes erakundeak (CEAV) eta Basquetourrek, anfitrioi gisa, Bilboko Domine hotelean antolatu zuten workshop-ean.

Atzokoa penintsulako 7 hiritan (Madril, Castello, Valentzia, Alacant, Malaga, Lisboa eta Bilbo) CEAVen ekimenez egindako topaketa horietako azkena izan zen, eta Basquetourrek eta bidaia-agentzien elkarteak urte osorako adostutako ekintza-sortaren parte da, helburu bikoitzarekin: Euskadiren irudia Espainian eta Portugalen indartzea, eta helmugaren eta turismo-kateaen gakoa den bidaia-agentzien segmentuaren arteko harremana sendotzea. Beraz, workshop horiek networking aukera bat dira bidaia-agentzientzat, helmugentzat eta turismo-sektoreko enpresentzat.

Atzo, Bilboko topaketa Daniel Solana Basquetourreko zuzendariaren ongietorriarekin hasi zen eta ondoren,Mercedes Tejero CEAVeko gerenteak eta Lore Uranga ATRAEko (CEAVeko bazkidea) presidenteak agurra eman zuten. Bileretan, enpresa parte-hartzaileen artean hegazkin-konpainiak, itsas bidaiak, lurreko garraioko enpresak, bidaiako laguntza-zerbitzuak, aseguru-konpainiak, aisialdiko enpresak eta zerbitzu turistikoak eta teknologikoak zeuden.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31