• MERKATURATZE TURISTIKOA
CEAVek beste merkaturatze-jardunaldi bat antolatu du, oraingoan Malagako bidaia-eragilerekin
Atzo arratsaldean Euskadik parte hartu zuen workshop honetan, Eusko Jaurlaritza eta CEAVen artean Euskadiren irudia Estatuan indartzeko sinatutako akordioaren barruan.
Madrilgo, Castelloneko, Valentziako eta Alacanteko eragilerekin egindako merkaturatze-jardunaldien ondoren, atzo beste lan-topaketa bat ospatu zen helmuga eta bidaia-eragileren artean, Malagan, Euskadiren partaidetzarekin.
CEAVek antolatutako workshop hau Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak (Basquetourren bitartez) eta Espainiako Bidaia Agentzien Konfederazioak 2022. urterako sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da. Hitzarmen horren helburua da Euskadik Estatuan duen irudia indartzea eta turismo-balioaren katean funtsezkoak diren bidaia-agentzien helmuga eta segmentuaren arteko harremana finkatzea.
Akordio horren esparruan, Basquetourrek hainbat workshop, helmuga eta produktu anitzekin, parte hartuko du, AA.EE hainbat bidaia-agenteekin, eta horietako batek Euskadi izango du anfitrioi.