Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA

Datorren ostiralean Euskal Kostaldeko Eragile Publikoen bilduko da

Ostiral honetan, uztailak 2, izango da Euskal Kostaldeko Eragile Publikoen Mahaiaren bilera eta Enkarterri, Uribe Kosta, Busturialdea, Lea Artibai, Debabarrena, Urola Kosta, Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeak, Abra ingurua, Bilbo, Donostia eta Mundubira-Elkano 500 Fundazioaren partaidetzarekin.

Jorratuko diren gaien artean online bilera honetan, aurretiaz, ekainaren erdialdean ospatu ziren Museoen, Nautika eta Surfin Euskadi Mahaietan azaldutako gaiak, besteak beste, Euskal Kostaldeko Museoen web berria eta euren udako egutegia, “Spain Sailing” turismo nautikoaren egitasmoa eta iraila eta urriko azoka nautikoak, eta Surfing Euskadiko marketin-ekintzak.

Honez gain, Euskal Kostaldeko turismoaren sektore publikoarekin zuzenean zerikusia duen gai bat ere aztertuko da. Elkanoren mundu viraren 500. Urteurreneko ekimenen aurkezpena, hain zuzen: turismo-ibilbideak, ekitaldiak, etabar.

Aldi berean, mahai gainean izango dira baita, Basquetourren natura-turismoari eta Saretourri lotutako planak eta Bizkaiko Flysch-aen antzeko eskualde eta bertako egitasmoak ere.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31