Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19- BONOAK

Enpresak gaurtik aurrera atxiki ahal izango zaizkio turismo eta merkataritzako bonuari

" Gaurtik urriaren 27ra bitarte, enpresek 3 asteko epea izango dute Euskadi Turismo Bonuaren eta Euskadi Bonodendaren kanpainari atxikitzeko. " 966.250 bonuek (466.250 bonu ostalaritzan eta turismoan, eta 500.000 merkataritzan) 8,7 milioi euro txertatuko dituzte merkatuan, eta, horren ondorioz, gutxienez 26 milioi mobilizatuko dira erosketetan.

Gaur bertan jarriko dira indarrean Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadi Turismo Bonua eta Euskadi Bonodenda bonuei buruz atzo argitaratu zituen aginduak. Bonu horiek aldundien, 3 hiriburuetako udalen eta EUDELen babesa ere jaso dute. Gaurtik hasita, establezimenduek 3 asteko epea izango dute atxikitzeko. Urriaren 28an, bonuak eskuragarri egongo dira herritarrentzat.

Bonuen helburua da krisiak gehien kaltetutako sektoreak suspertzea eta kaltetutako familien kontsumoa sustatzea. Merkataritzako, jatetxe-arloko, ostalaritzako eta turismoko jarduerak tokiko eta eskualdeko esparruan duen eragina sustatzearen bidez jarduera hori dinamizatzeko formula bat da.

Bonu horiek Euskadin bizi diren edota, turismoko bonuen kasuan, beste leku batzuetatik etorri diren 18 urtetik gorako pertsona fisikoek erosi ahal izango dituzte. Ez da bono fisikorik egongo; aitzitik, gastatu nahi diren establezimenduan bertan kudeatuko dira online plataformaren bitartez.

Euskadi Bonodenda

Bonuak deskontu-balearen ereduan oinarrituta daude, eta 10 eurokoak izango dira 30 eurotik gorako erosketetan. 4 bonu eskuratu ahal izango dira gehienez, eta, beraz, gehieneko deskontua 40 eurokoa izango da guztira. Merkataritzaren esparruko mikroenpresei eta enpresa txikiei zuzenduta daude.

Euskadi Turismo Bonua

Turismoan eta ostalaritzan, 3 modalitate daude. 1. eta 2. modalitateak ostalaritzari, jatetxe-arloari eta turismo-intereseko jarduerei lotutako establezimendu eta enpresei zuzenduta daude, eta 5 edo 10 euroko deskontuak izango dira, 20 edo 40 euroko gutxieneko erosketetarako, hurrenez hurren. Hirugarren modalitatean, deskontua 20 eurokoa izango da 60 eurotik gorako erosketetan, turismoko ostatu-arloko establezimenduetan. 2 bonu eskuratu ahal izango dira establezimendu bakoitzeko, eta, beraz, pertsona bakoitzak gehienez ere 40 euroko deskontua baliatu ahal izango du guztira.

“Euskadi Turismo Bonua” turismoari eta ostalaritzari lotutako Euskadiko mikroenpresei, enpresa txikiei eta ertainei zuzenduta dago. Haien artean, honako hauek aipa daitezke: ostatu-establezimenduak; turismo-gidariak; turismo-zerbitzuen bitartekaritza eta antolaketako turismo-enpresak; jatetxe-arloko eta ostalaritzako establezimenduak, naturako kirol-jarduerei lotutako enpresak (hala nola turismo aktiboari eta abenturakoari lotutakoak); turismo-garraioko enpresak; kultura-ondarea, gastronomia-ondarea eta ondare naturala zabaltzen duten enpresak; eta jolas-zentroak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2 milioi euroko ekarpena egingo du turismoan, eta 3,7 milioi eurokoa merkataritzan, 5,7 milioi euro guztira. Beraz, guztira, 620.000 bonu izango dira, 250.000 turismoan eta ostalaritzan, eta 370.000 merkataritzan. Horri guztiari gainerako erakundeen ekarpena gehituta, 8,7 milioi euro izango dira guztira.

 

www.euskadibonodenda.eus

www.euskaditurismobono.eus

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30