Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-SUSTAPEN BATERATUA

“España Verde”-ak bere turismo-estrategia zehaztu du Covadongan adierazpen institucional batean Turismoaren Nazioarteko Egunean

Kantabria, Euskadi, Galizia eta Asturiaseko ordezkariak bildu ziren atzo, Turespañarekin batera, turismo-sustapen bateratuan aurrera egiteko asmoarekin.

Covadongan atzo izandako atzo bileran “España Verde” marka osotzen duten lau autonomia erkidegoek eta Espainiako Gobernuak, Turespañaren bidez, parte hartu zuten. Bileran, Turismoaren Nazioarteko Eguna zela eta, Printzerriak – aurten elkarte koordinatzailea-proposatutako adierazpen instituzional bat onartu zen.

Adierazpen instituzional honetan, lau erkidegoek eta Turespañak azpimarratu zuten “etorkizunean Turismoa hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren zutabe moduan finkatu behar dela” eta “jasangarritasunaren giltza izan behar duela hartu-emana eta giza-eraldaketa erraztuz, jarduera ekonomikoa kultur-, giza-, eta ingurumen-baloreak integratuz”.

Lan-saioan “España Verde” markaren irudia indartzeko eta nazioarteko merkatu nagusienetan sustapen neurri bateratuak martxan jartzeko gaietan ere aurrera pausuak eman ziren. Horrela, urte honetarako aurreikusitako 200.000 eurotako inbertsioa azpimarratu zen eta honi esker, ingreenspain.es webgunea, sare sozialetan profil zehatzak sortu eta frantsiarra, alemaniarra, britaniarra edota italiarra bezalako merkatuetan sustapen ekintzak martxan jarri dira.

Honez gain, urteko azken hiruhilabetekorako ekintzak onartu zituzten, besteak beste, World Travel Market, azaroan Londresen ospatuko den azokara joatea eta nazioarteko turismo-eragile eta kazetari espezializatuentzako bidaien antolaketa.

Bilera ospatzen zen bitartean, erkidegoko turismo enpresa-elkarte nabarien arteko bilera ospatu zen eta ondoren, “España Verde”-ko ordezkariekin bildu ziren.


“España Verde”-ren adierazpen instituzionala Turismoaren Nazioarteko Egunan

Gaur, “España Verde”-ko Elkarteak: Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi, eta Espainiako Gobernua Turespañaren bidez, bildu gara Convadongan, bere turismo-sustapen bateratuaren jarraipena egiteko eta partekatzen dugun etorkizunari eta erronkei buruz hitzegiteko.

Turismoa eta eraldaketa” leloa duen Turismoaren Munduko Egun honetan egiten dugu eta 2018an bere hirugarren mendeurrena ospatzen duen Covadongan, gure turismo lurralde guztien natura eta kultura elementu komunak bilduz. Eta guzti hau, lurralde bakoitzeko turismo enpresa-elkarteekin batera egiten dugu.

España Verde” nazioartean Kantauri itsasoko ertza turismo-jomuga alternativo gisa kokatzeko helburua duen lurralde-marka da. 1989an sortua, Turespañaren laguntzarekin, “España Verde”-k 2018an bere marka-irudia indartu eta jomuga-bakarra moduan sustatzeko helburua du, UNESCOren 14 Biosfera Erreserbarekin, 25 natura-parkerekin, ia 2.000 kilometroko kostarekin eta 2.800 landa-ostaturekin, naturan estatuko lehena. Done Jakue Bideak eta gastronomiaren kalitatea dira “iparreko ispiritua” osotzen duten beste baliabide batzuk eta “España Verde”-a jomuga ezberdina egiten dutenak eta eraldaketa digitalaren munduko erronkarekin.

España Verde”-k 2017an 12,8 milioi bidaiari hartu zituen, 28,8 milioi gaualdirekin, estatuko guztiaren %10 eta %6,2, hurrenez-hurren. Turismo sektoreak, lau erkidegoetan, barne produktu gordinaren %6 eta 12 bitartean dago. Datu esanguratsuak “España Verde”-ren etorkizunean turismoak euki dezaken eta izan behar duen potentziala eta ibilbidea adierazteko.

España Verde”-ko elkarteok etorkizunaren ikuspegi partekatua daukagu, non Turismoa hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren zutabe gisa finkatu behar den baina, aldi berean, jasangarritasunare giltza izan behar du, hartu-emana eta giza-eraldaketa erraztuz, eta jarduera ekonomikoa kultur-, giza-, eta ingurumen-baloreekin uztartuz. Turismo-eragile guztiekin partekatu eta ospatzen dugu Turismoaren Munduko Eguna 2018 teknologia digitalek turismo jasangarriaren garapenean dituzten aukerataz kontzientziazioa bultzatzeko aukera ezin hobea izatea.

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31