Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GREEN SPAIN

"España Verde"-ren sustapen arrakastatsua Venezian

Asteartean ospatu zen, arrakasta handiz, ekitaldi bat merkatu italiarrari Kantauri Itsaertzeko lau elkarteen eskaintza zabala aurkezteko, Milango OET-aren laguntzarekin eta inguruko 60 bidaia-antolatzaileren partaidetzarekin

1 / 2

“España Verde” markako lau EE.AAek astearte arratsaldean aurkeztuko zien bere turismo-eskaintza zabala merkatu italiarrari, Veneto eskualdeko 60 bidaia-antolatzailek parte hartuko duten ekitaldi batean.

Ekitaldia, oso ondo baloratua bidaia-eragile italiarren aldetik, Milango OET-aren lankidetzarekin antolatu zen, Otrako Foscarini Rossi Etxean, Venezian. Venezia, Padova eta Treviso hirien artean dagoen toki estrategikoa, hainbat bidaia-agentziaren konzentrazioarekin.

Aurkezpenaren bukaeran, gonbidatuei Iñigo Lavado, Irungo Iñigo Lavado jatetxeko sukaldariak prestatutako koktel bat eskaini zien. Euskal sukaldariak, zuzenean, 12 pintxo prestatu zituen, lau elkarteetako produktuekin eta Arabako Errioxako ardo beltza, Galiziako ardo zuri, Asturiaseko sagardoa eta Kantabriako uxualarekin.

Ekitaldira Milango OET-eko zuzendari Isabel Garaña, ongi-etorria ematen; Galiziako Turismo zuzendari Nava Castro, “España Verde”-ren aurkezpena egiten, eta marka osatzen duten lau helmugetako bese ordezkari batzuk joan ziren.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30