Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Basque Country Confidential aurkeztu da Shanghain, turismo premium-ean espezializatutako 50 agentzia eta komunikabide baino gehiagoren aurrean

Shanghai, 2025eko uztailaren 4a " Euskadiko helmuga turistikoa nazioartean sustatzeko estrategiaren barruan, Basquetourrek atzo aurkeztu zuen Euskadi Basque Country Confidential produktua Shanghaiko Terrakota euskal jatetxean egindako jardunaldi batean. Ekintza hau turismo premium eta eragin handiko segmentura zuzenduta dago.

1 / 6

Ekitaldian 50 bidaia-agentzia espezializatu baino gehiago eta hainbat komunikabide bildu ziren, eta Euskadiren berezitasunak ezagutarazi ziren Espainiako eskaintza turistikoaren osagarri esklusibo gisa. Parte-hartzaileen erantzuna oso positiboa izan zen, eta interes handia azaldu zuten benetakotasuna, kultura, natura eta kalitatezko gastronomia uztartzen dituen helmuga baten alde.

Jardunaldian nabarmendu zen Txinako merkatuak Euskadiren turismoaren desestazionalizazioan duen ahalmena, bereziki otsailean (Txinako Urte Berriarekin bat eginez) eta urrian (Urrezko Astearen garaian). Aldi horietan egonaldien batez besteko iraupena 7 egunetik gorakoa izaten da.

Ekimen hau une egokian dator, Txinaren eta Espainiaren arteko aire-konexioen kopurua handitu baita: astean 43 hegaldietatik 61era pasa da aurten. Horrek nabarmen errazten du helmugara iristea eta Euskadi Europako ibilbideen barruan kokatzen du aukera erakargarri gisa.

Jarduera hau Basquetourrek garatutako ekimenen artean kokatzen da, Euskadi turismo premium eta eragin handikoaren helmuga erreferente bihurtzeko helburuarekin, jasangarritasuna, bikaintasuna eta nazioarteko merkatuen dibertsifikazioa ardatz dituen estrategiaren baitan.

Uztaila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31