• SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA
Euskadi Berlingo ITBra itzuli da
Alemaniako merkatua suspertu egin da, baina pandemia aurreko mailara iritsi gabe. Hala ere, 2022ko hazkundea oso esanguratsua izan zen: % 147 gehitu ziren sarrerak eta % 151 gaualdiak aurreko urtearen aldean
Euskadiko standean Bilbo-Bizkaia, Donostia eta Arabako Errioxa helmugak daude, eta hamar bat euskal enpresa
Berlingo ITB azoka aurten ere Euskadiren presentziarekin ospatuko da eta Bilbo-Bizkaia, Donostia eta Arabako Errioxa helmugen eta hamar bat euskal enpresen parte-hartzearekin ere, Alemaniako merkatua nabarmen suspertzen ari den une honetan.
Â
Alemaniako merkatuari buruzko 2022ko datuek hazkunde handiak erakusten dituzte bai sarreretan bai gaualdietan ( % 147 eta % 151, hurrenez hurren) aurreko urtearen aldean, % 3,4ko kuotarekin. Zortzigarren postuan dago merkatu igorleen rankingean eta laugarrenean nazioarteko merkatu igorleen rankingean, Frantzia, AEB eta Erresuma Batuaren atzetik.
Â
Euskadi, beraz, aurreikuspen onekin dator azoka profesional honetara, hilaren 7tik 9ra bitartean, eta dagoeneko hitzordu ugari hitzartuta daude; izan ere, aurreikusten da aurten merkatu horren portaera hobetu egingo dela.
Â
Bisitatzen gaituzten alemaniarrak batez ere Hanburgotik ( % 18), Berlindik ( % 16) eta Bremenetik ( % 15) datoz. Udaberrian eta udan etortzen dira, batez ere irailean. % 55 bikotekidearekin dator, eta % 26 familiarekin. % 24 gazteekin eta adingabeekin bidaiatzen duten familia-taldeak dira.
Â
Gehien kostaldeko turismoak ( % 20), hiriko turismoak ( % 17), gastronomiak eta ardoek ( % 15), kultura-turismoak eta ekitaldietakoek ( % 14) eta touringak ( % 13) eragiten dituzte.
Â
Merkatu horren batez besteko egonaldia Euskadin 4,1 egunekoa da. % 50ek Euskadiren aurreko eta ondorengo gaualdiak egiten ditu, % 32k dio Euskadi dela bere bidaiaren helmuga bakarra, eta % 17k Euskadiren ostekoak bakarrik. Euskadiko pertsona eta eguneko gastua 139 €-koa da, Euskadira etortzen den turistaren gastuaren batez bestekoa (136 €) baino zertxobait handiagoa.
Â
% 21 aurretik egon da Euskadin, eta % 95ek positibotzat jotzen du bisita. % 70ek dio segurtasun osoz gomendatuko lukeela Euskadi helmuga turistiko gisa, eta % 28k dio ziurrenik Euskadira itzuliko direla, eta % 10ek ziurtasun osoz.