Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-SUSTAPENA

Euskadi, beste urte batez, Donostiako Gabonetako azokan

1 / 3
Donostiako 2019ko Gabonetako azoka
Donostiako 2019ko Gabonetako azoka

Gaurtik hasi eta urtarrilaren 6ra arte, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetour-en bidez, informazio Turistikoa eskaintzeko toki bat izango du Donostiako Gabonetako azoka. Gehien bat, barneko turismoari, euskal turismoari zuzendutako hitzordua da.

Toki honetan, Euskadiko turismo-eskaintza guztiari buruzko informazioa eskainiko da, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsezez, eta “The Basque Route” oinarritua, ibilbie desberdinekin lurralde guztian. Azokarako beren-beregi egindako 2.000 egutegi ere, bananduko dira, mota honetako azokatan oso preziatuak baitira.

Aurten, informazio-tokia Ramón Labayen plazan kokatuko da, Maria Cristina hotelaren ondoan, eta gida profesionalek artatuko dute.

 

Barneko turismoa, garrantzitsuena 2021ean

2020an barneko merkatutik (Euskaditik) etorritako bisitarien kopuruak behera nabarmen egin zuen arren, COVID-19 pandemiaren ondorioz, 2021 honetan, datuen arabera berreskurapen handia aurreikusten dute. Izan ere, orain arten 2021 urtean, barne-merkatuak garrantzitsuena izaten jarraitzen du.

Urtarokotasunari erreperatuz, aurten martxoa eta apirila azpimarratu behar barne-merkatuko kontzentrazio-kuota handienekin, batez ere mugikortasun-murrizketen ondorioz.

Euskadin barrena bidaiatzeko barne-merkatuko bisitarien arrazoi nagusiei dagokienez, azpimarratu behar dira %25 batekin hiriko turismoa, %21arekin gastronomia eta ardoak, %17arekin kostaldeko turismoa, %12arekin natura-abentura turismoa, %12arekin touring-a, %6arekin landa-turismoa eta %6arekin, kultura-ekitaldiak.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30