Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KONEKTIBITATEA

Euskadi, lehen aldiz, "Connect"-en, Finlandian

Agentziarekin batera, Bilbo eta Gasteizko aireportuetako sustapen-elkarteak, Bilbao Air eta Via, hurrenez-hurren, eta Bizkaiako Foru Aldundia ere bertan dira.

"Routes"-en ostean, Europako bigarren konektibitate-ekitaldirik garrantzitsuena da.

1 / 8

Basquetour lehenengoz joan da "Connect"-era, aire-konektibitateko ekitaldia, atzo hasi eta bihar bukatuko dena, Tamperen (Finlandian). “Routes”-en ostean, Europako bigarren konektibitate-ekitaldirik garrantzitsuena da. Tamaina ertaineko aireportuetara zuzendua dago eta iparreko airelineen presentzia nabaria da, Euskadirentzat oso interesgarriak direnak.

Turismoaren Euskal Agentzia “Connect”-en dago Bilbo eta Gasteizko aireportuak sustatzeko elkarteekin, Bilbao Air eta VIArekin batera, eta Bizkaiako Foru Aldundiarekin.

Basquetourren helburua ekitaldi honetan, aurrez-aurre ezagutzea eta Euskadi helmugarako duen potentziala aztertzea, Basque Country marka finkatzea eta helmugaren konektibitatea hobetzea euskal aireportuen osagarritasuna azpimarratuz, eta 3 aireportuetako sustapen-elkarteekin lankidetzan aritzea da.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30