• LEHIAKORTASUN TURISTIKOA
Euskadi lehen Elkarte Autonomoa Lehiakortasun Turistikoan
Euskadi Estatuko elkarte autonomo lehiakorrena da Exceltur-en ?Monitor de competitividad turística relativa de las comunidades autonómcas españolas? Monitur 2018 ikerketaren arabera.
Atzo aurkeztu zen ikerketa hau. 82 adierazletan oinarritutako sailkapen orokorra egiten du eta kalitate turistikoaren oinarrizko zutabe aztertzen ditu marketin-estrategia, irisgarritasuna eta konektibitatea, turismo-produktuen dibertsifikazioan edota lehentasun politikoa eta turismo gobernantza kontutan izanik, besteak beste.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez Ezquerrak euskal turismo sektoreari egiten zaion onarpenagatik bere poza agertu du eta sailkapen honek eragile guztiek Euskadin turismoa profesionalizatzeko egindako ahalegina adierazten duela esan du. Euskadin Segurantza Sozialera afiliatuen kopurua 100.000 lagunera iritsi da, guztien %10 hain zuzen ere. “Gobernutik euskal turismo-industriaren, bere profesionalen lana indartzen da - azpimarratu du sailburuak- turismo jasangarrian eta dibertsifikatuan ardaztutako kudeaketaren helburuarekin; egitura-apustuen, dibertsifikatuen garapenarekin, bere gain-balorea handitzen dutena bai Euskadirentzat eta baita bisitariarentzat ere, bere lurralde-banaketari lagunduz eta Euskadiko hiri eta herrietan negozio-aukerak zabalduz”.
Euskadi, Kanariak, Madril, Valentzia, Katalunia eta Andaluzia daude txostenaren lehen sei postuetan. Euskadik gora egin du sailkapenean 2014ko txostenean zegoen hirugarren postutik lehengora, txostenean neurtzen diren zazpi adierazleetan lortzen duen puntuazio onari esker, 112,6 punturekin. 2010etik 2018 ra gelako diru-sarrera gehien hazi den elkarte autonomoa Euskadi da (%43,8).
Exceltur-eko presidenteorde José Luis Zoredak azpimarratu zituen atzo turismo plan estrategikoak dituzten elkarteak- Euskadi, Valentzia, Murtzia eta Nafarroa. Euskadi “bere gobernuak aplikatutako politikatan sendoena eta zorrotzena izan da” adierazi du Monitur-en aurkezpenean Exceltur-eko zuzendari Óscar Perellik.
Ikerketak nabarmentzen du marketin digitala eta sare sozietako eta bisualen erabileraren aldeko apustu handia egon izana, bisitariekin komunikazio zuzenaren bide nagusi moduan. Alde honetatik, Exceltur-ek adierazi du Euskadi gailentzen dela “egungo paradigma digitalean turismoa sustatzeko estrategiak izan beharko lituzken ezaugarri nabarmen guztiak kontuta hartzen dituen turismo-marketineko plan estrategiko batekin. Azpimargarria da produktuko-ekintzen zehaztasun-maila altua, balorea duten proposamenak, merkatu- eta lurralde-segmentuak, irteerako egoeraren eta lehiakor-eremuaren azterketa zehatzatik hasita diseinatua”.
Gobernantza arloan, Balearrak, Kanariak, Asturias eta Euskadi dira, Exceltur-en iritsiz, Erabilera Turistikorako Etxebizitzen araudi aurreratuena garatu duten EE.AA, udalerri bakoitzaren lurralde-ereduari egokitzen den legeadiarekin udalen lankidetza sartu dutelako.
Ikerketaren galderei erantzun dizkien enpresariek azpimarratu dute Euskadi, Errioxa eta Gaztela eta Leoi direla, euren ustez, gune publikoen zainketan eta balorea azpimarratzeko praktika hoberenak dituztenak. Euskadi, Madril eta Valentziaren eten gabeko formakuntza dira, gainera, enpresariek gehien baloratzen dituztenak.
Pérez Ezquerra sailburuak ikerketaren aurkezpenaren harira, 2018ko Euskadiko turismoaren eboluzio onaren datuak eskaini ditu eta azpimarratu du ohiko epez kanpo erregistratu direla, modu jasangarrian, eten gabe eta aniztasunean oinarrituta, eta baita atzerritarren artean izan dela, gehien bat.
Euskadik iazko urtea 3.7 milioi bisitari ingururekin itxi zuen, atzerriko bisitariaren hazkunde handiagoarekin eta opor-epeetatik kanpoko hileetako presentziarekin, 2017an baino 140.000 bisitarirekin, gutxi gorabehera. Sailburuak bukatu du “Monitur-eko lehen postuetako onarpena bezalakoek poza ematen digute sektorearen eta euskal administrazioen apustuek emaitzak dituztela agertzen dutelako. Baina ikerketa honek eta beste adierazle batzuek turismoak gizarte guztiari onurak, kalitatezko enplegua, batez ere andrazkoen artean, eta hazkunde jasangarriak ematen jarraitzeko helburua duten politiketan aurrera egiteko lagundu behar digute”.