• AZOKA
Euskadi, lehenengoz, Tel Aviveko IMTM-n
Azoka profesionala gaur eta bihar ospatuko da.
Euskadi lehenengoz izango da, gaur eta bihar, Tel Aviveko Konbentzioetako Zentroan ospatuko den IMTM azokan, mahai batekin Turespañaren stand-ean.
Israel Ekialde Hurbileko merkaturik garrantzitsuena bihurtu da, 2018an 438.000 bisitari ingururekin eta 304 euroko bataz besteko gastuarekin egunero, hau da, Estatu mailan gastu-ahalmen gehien duten nazioarteko 5 merkaturen artean kokatzen da. Israelek, gainera, 5 aire-konexio zuzen ditu Estatuko aireportu ezberdinekin eta bidaia-antolatzaile nagusiek kudeatzen dituzten hegaldi charterrekin.
Estatu espainiarrera bidaiatzeko arrazoi nagusiak hiri-turismoa: erosketak eta kontsumoa; natura-turismoa; gay-turismoa; kultur- eta historia-turismoa eta pizgarrien turismoa dira.