Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA-DATUAK

Euskadi "modu eutsi eta iraunkor batean hazten ari da eta desestazionalizaziorako joera erakutsiz" azaldu du Pérez Ezquerra sailburuak

" Euskadin, turismoaren sektoreak BPGaren % 6,1 biltzen du "103.000 enplegu urteko, guztizkoaren % 10" eta ekonomiaren gainetik ari da hazten. " Urtarriletik abuztura, jadanik 2,5 milioi pertsonak bisitatu gaituzte. 2018ko aldi beraren aldean, % 3,1ekoa da hazkundea. " Lurraldeka, Euskadira datozen turisten % 46,5ek Bizkaian egiten dituzte ostatu-gauak, % 40ek Gipuzkoan eta % 13,5ek Araban. " Hazkundea % 4,2koa da urtarriletik ekainera arteko hilabeteetan; % 0,9koa, berriz, uztaila-abuztua artean, eta horrek egiaztatzen du azken 3 urteetan antzemandako desestazionalizazio-efektua. " Espainiako batez bestekoaren oso azpitik dago Euskadi turismoaren intentsitatean: 19 postuetatik 16an, 3,56ko intentsitatearekin. Espainiako batez bestekoa 10,1ekoa da eta Europakoa 6,1ekoa.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak gaur aurkeztu du 2019ko udako eta lehenengo 8 hilabeteetako turismoaren balantzea, Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelarekin eta Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millánekin batera.

 

Udako zifrak, uztailekoak eta abuztukoak, aipatzen hasiera eman dio sailburuak bere jardunari. Hotelak eta agroturismoak zenbatuz, 730.124 pertsonak bisitatu gaituzte. Haietatik, % 52 tokiko turistak dira, hau da, Euskadin eta gainerako Autonomia Erkidegoetan bizi direnak, eta % 48 kanpoko turistak. “Esan daiteke oso uda egonkorra izan dela aurrekoaren aldean, % 0,9ko hazkundearekin”, azaldu du. Bestalde, batez besteko okupazioaren eta egonaldien zifrak antzekoak dira, % 73 eta % 2,23, hurrenez hurren.

 

Urteko balantzea urtarriletik abuztura

Igarotako urteko aldi horretan, hau da, urtarriletik abuztura, guztira 2,5 milioi pertsonak bisitatu gaituzte (abuztuko kanpinak eta aterpetxeak zenbatu gabe). 2018ko aldi beraren aldean, % 3,1ekoa da hazkundea.

Tokiko turistak izan dira gehiago (% 58) kanpoko turistak baino (% 42). Bietan izan da hazkundea, nahiz eta handiagoa izan kanpoko turisten kasuan.

Lurraldeak

Lurraldeka, Euskadira datozen turisten % 46,5ek Bizkaian egiten dituzte ostatu-gauak, % 40ek Gipuzkoan eta % 13,5ek Araban. Turistak jatorriaren arabera bereiziz, tokiko turisten portzentaje handiena Arabak hartzen du (bisitarien % 70), ondoren Bizkaiak (% 58) eta azkenik Gipuzkoak (% 53).

Sailburuak adierazi bezala, hazkundea desberdina da, zeren eta “Bizkaian eta Gipuzkoan ia hilabete guztietan mantendu bada ere, Araban behera egin baitute hilabete batzuetan turisten sarrerek. Hala ere, okupazio-maila mantendu egin da Araban eta batez besteko egonaldiak gora egin du. Hau da, bisitari gutxiago etorri dira, baina denbora gehiago eman dute; beraz, hoteletako okupazioa ez da ahuldu”.

Agroturismoetako sarrerek Bizkaian eta Gipuzkoan orokorrean behera egin duten bitartean, Araban % 8 egin dute gora.

Desestazionalizazioa

Desestazionalizazio-efektuari buruzko hausnarketa bat eginez amaitu du balantzea Sonia Pérez Ezquerrak. “Jakina, uztaila eta abuztua dira turisten sarrera handiena duten hilabeteak; hala ere, aurreko urteko aldi beraren aldean, hazkundea txikiagoa da nabarmen beste hilabeteetakoa baino. Hortaz, desestazionalizaziorako joera gertatzen ari dela esan dezakegu, azken 2 urteetan jada gertatu bezala”.

Hazkundea % 4,2koa da urtarriletik ekainera; % 0,9koa, berriz, uztaila-abuztua artean. Azken 3 urteak batera aztertuz, urtarriletik ekainera % 15,75 hazi gara 2016aren aldean; % 5,24, ordea, uztailean eta abuztuan.

Bestalde, EUROSTATek helmugetako turisten dentsitatea neurtzen du eta bere analisian Espainia osoko batez bestekoaren oso azpitik kokatzen da Euskadi: 19 postuetatik 16an, 3,56ko intentsitatearekin. Espainiako batez bestekoa 10,1ekoa da et Europakoa 6,1ekoa.

“Espainia Berdeko Erkidegoa gara, baita turismoaren intentsitate gutxiena duena gure Erkidego mugakideen aldean. Gainera, biztanleko araututako alojamendu-plazen ratioan, Euskadi 16 postuan ere kokatzen da, 0,02ko ratioarekin (Espainiaren batez bestekoa 0,07)”, nabarmendu du sailburuak.

Horregatik guztiagatik, Sonia Pérez Ezquerrak bere jarduna amaitzean esan duenez, Euskadi “hazkunde eutsi eta iraunkor bat duen helmuga bat da. Azken hamarkada honetan erakutsi egin dugu gai garela industria turistiko bat eraikitzeko gure garapenaren erantzukizunaren eta iraunkortasunaren horizontea galdu gabe. Ahalmen handiko sektore bat da, dagoeneko aberastasun ekonomiko eta kultural handia ematen ari zaiona gure herrialdeari. Eta ziur esan dezakegu bide onetik goazela, Exceltur-en azkeneko Monitur txostenak aitortu bezala Autonomia Erkidegoen buruan baikaude lehiakortasun turistikoan”.

 

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31