• MUNDO ABREU-PORTUGAL
Euskadi Portugaleko azokarik garrantzitsuenean
" ABREUk, agentzia lusitaniar handiena eta zaharrenak antolatuta, bidaiak aurretiaz saltzeko herri honetan egiten den operaziorik handienatzat jotzen da.
Euskadi, hiru urtez jarraian joango da Lisboara Mundo Abreu azokara asteburu honetan. Portugalen, gaur egungo turismo- hitzordurik garrantzitsuena da eta 1840an sortutako agentzia portugaldar handienak eta zaharrenak, ABREUk, antolatzen du.
Martxoan, Abreu bidaiak urtero katalogo zabal bat ateratzen du udaberri/udako produktuekin eta nazio guztian dituen 150 bulegoetan sustatzen ditu beherapen eta eskaintza nabarmenekin.
Aldi berean, asteburu batez, Portugalen bidaiak aurretiaz saltzeko egiten den operaziorik handienatzat jotzen dena antolatzen du, aipatutako Mundo Abreu azoka. Lisboako Azokan berrehun saltzaile inguru biltzen ditu, bere hornitzaile nagusiei erakustoki bat eskaintzen die eta komunikabide portugaldarretan komunikazio-kanpaina indartsua egiten du.
Azokatik 120.000 lagunetik gora pasatzen dira eta urtero igotzen dira bisitari kopurua eta salmentak. Izan ere, 2018an bere salmentak %10 hazi ziren. Gainera, azokan merkaturatzen diren eskaintza gehienek Abreu bidaien bulegoetan jarraitzen dute, hil guztian agortu arte.
Turespañak azken zazpi urte hauetan, erakustoki bat du Mundo Abreu-n eta bertan kokatzen da Euskadiren mahaia. Turespañaren presentziak, beste arrazoien artean, aipatutako katalogoan bere produktuek duten pisu nabarmenari eta jomuga ezagutzera emateko duen interesari erantzuten die.
Merkatu portugaldarra, Euskadirentzako nazioarteko zazpigarrena da, %26,8ko hazkundearekin 2017 eta 2018 bitartean. Aire-konexioa Portugalekin gehitu egingo da hil honetan konexio berri batekin, Bilbo eta Oporto artean, ostegun eta igandeetan, Volotea konpainiaren eskutik. Gainera, Tap Air Portugalek egunero bi hegaldi eskaintzen ditu Bilbo eta Lisboa artean.