Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik bere presentzia indartu du Japonian 2024ko JATA Tokio azokan

Euskadik JATA Tokio azokan parte hartu du, irailaren 26tik 29ra ospatu den nazioarteko turismo sustapeneko ekitaldi garrantzitsuenetako batean.

1 / 2

Japoniako merkatuak Euskadirentzat garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du. %45eko igoera esanguratsua izan da aurten eskualdea bisitatu duten turista japoniarren kopuruan. Hazkunde horrek eragin positiboa du turismoaren desestazionalizazioan, izan ere, japoniar bidaiariek nahiago durte udazken eta neguan bidaiatu, bisitarien etorrera denboraldi altutik haratago banatzen lagunduz. Gainera, helmugan batez besteko egonaldia luzeagoa izaten da, eta horrek sektore turistikoaren onurak areagotzen ditu.

Japoniar turistaren profila gastu-ahalmen handia duelako nabarmentzen da, batez beste 500 euro egunean. Bisitari hauek, gehienbat adinekoak, kalitatezko eta bikainak diren esperientziak bilatzen dituzte, eta hori bat dator Euskadik sustatzen duen turismo arduratsuaren ereduarekin.

Turespañaren standean, Euskadik bere erakustoki propioa izan du, eta Tokioko Espainiako Turismo Bulegoaren (OET) laguntza izan du.

Azpimarratzekoa da urriaren 27tik aurrera Madrilen eta Tokion arteko zuzeneko hegaldia berriro jarriko dela martxan, bi herrialdeen arteko konexioa erraztuz eta Euskadiko merkatu japoniarraren hazkundeari lagunduz.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31