Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik interesa handia piztu du Las Vegasko Virtuoso azokan eta AEBko luxu-merkatuan duen erakargarritasuna sendotu du

Euskadik, Euskadi Basque Country Confidential markaren bidez, abuztuaren 9tik 15era bitartean parte hartu du Las Vegasko Virtuoso Travel Week-en, Ipar Amerikako luxuzko bidaietako segmentuko topagunerik garrantzitsuenean, eta bertan 6.000 bidaia-agentzia eta nazioarteko hornitzaile turistiko baino gehiago bildu dira.

1 / 5

Euskal ordezkaritzak ekitaldiaren programa ofizialean parte hartu du —networking saioak, lantegiak eta bilerak barne— Bellagio eta Aria hoteletan ospatutako jardunaldian, eta aurrez aurreko topaketak izan ditu turismo esklusiboan espezializatutako ehun bidaia-agentzia baino gehiagorekin.

Egin diren topaketetan nabaria izan da Espainiako helmuga berrien bila dabiltzan agentzien interesa, eta horren baitan Euskadik erakargarritasun berezia du bere benetakotasunagatik, gastronomia eta kultura eskaintza entzutetsuagatik, eta hiria-kosta-barnealde eskaintza bakarragatik. Donostia/San Sebastián da oraindik ere helmugarik desiratuena merkatu honetan; ondoren datoz Bilbo, Guggenheim efektuagatik, eta Arabako Errioxa, bere enoturismo eta boutique hoteleriagatik. Bilbo–New York aire-konexio berriak, behin-behinekoa izan arren, oso harrera ona izan du bidaia-agentzien artean.

Balantzea oso positiboa izan da, bai lortutako ikusgarritasunaren eta posizionamenduaren aldetik, bai harreman kualifikatu berrien sorrera ikusita, are gehiago AEBko merkatua goranzko bidean den une honetan. Izan ere, 2025eko lehen lau hilabeteetan Euskadik 33.303 turista estatubatuar jaso ditu (%+6,6) eta 74.321 gaualdi erregistratu dira, inoizko kopururik handiena (%+11,7).

Abuztua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31