Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR 2025

Euskadik "Turismo maitea" kanpaina berria aurkeztu du

" Heburua, herritarrak bisitariekin elkarbitzizaren garrantziaz sentsibilizatzea da

 

Fitur Euskadiren lehen jardunaldia IFEMAren esparrutik kanpo amaitu da, Madrilgo “Green Patio” espazioan. Ekitaldia 21:00etan hasi da, eta euskal turismoaren sektoreko erakunde publikoetako eta enpresa pribatuetako 300 ordezkari baino gehiago bertaratu dira. Ekitaldian eskerrak eman nahi izan zaizkio turismoaren sektoreari, industria horretan aurrekaririk gabeko hazkundearen protagonista izan baita. Era berean, Jakes Agirrezabal sailburuordeak turismo arduratsuaren kanpaina berria aurkeztu du, “Turismo Maitea” izenburupean, Euskadiren helmuga arduratsu gisa estrategia herritarrei hurbiltzeko.

Kanpainaren helburu nagusia da eragile guztientzat errespetuzkoa den turismo baten bidetik jarraitzea beharrezkoa delako ideia indartzea. Baliabide naturalak eta kultura-ondarea errespetatzen dituen turismoa, bai eta Euskadiko turismoaren kode etikoa osatzen duten gainerako sei printzipioak ere.

Gaur egun, 110.000 familiak turismo hartzailearen aldeko apustua egiten dute diru-sarrerak hornitzeko formula gisa, eta haren jarduera Euskadiko BPGaren % 6,6 da. Hain zuzen ere, turismo-sektoreak etengabeko hazkunde iraunkorrari eusten diolako, turismo etiko eta iraunkorraren oinarriak ezarri behar dira, bisitariekin eta herritarrekin adeitsua.

Paradigma-aldaketa hori garrantzitsua da, halaber, herritarrei eta sektoreari kontatzeko. Hori dela eta, Basquetour- Turismoaren Euskal Agentziak abian jarri du kanpaina berri hau.

“Turismo maitea” kanpainaz gain, kode etikoari atxikitako enpresek eta erakundeek parte hartu duten beste bideo batzuk ere aurkeztu dira ekitaldian, hala nola Zarauzko Turismo Bulegoa, Luis Cañas upeltegiak, Arbe hotela, Garena jatetxea, Añanako Gatz Harana Fundazioa eta Bilbao Turismoa. Sailak bultzatutako proiektuetan lan egiten duten enpresen adibide gisa erabili dira bideoak.

Ekitaldia amaitzeko, Agirrezabal sailburuordeak sinadura sinbolikoa eman dio Kode Etikoari atxikitzeko agiriari.

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31