Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Puedes leer más sobre nuestra política de cookies.

Euskadiko 5 helmuga berri lanean hasi dira adimentsu bihurtzeko

  • Enkarterrialdek, Tolosaldeak, Arabako Lautadak, Debabarrenak eta Portugaletek HTA metodologia ezarriko dute, epe luzera modu iraunkorrean hazteko.
  • Euskadik 5 HTA ditu: Donostia, Gasteiz, Goierri, Arabako Errioxa eta Uribe, eta beste bost, Bilbo, Bidasoa, Debagoiena, Getxo eta Arabako Ibarrak, laister izango direnak.

Enkarterrialde eta Portugalete, Bizkaian, Tolosaldea eta Debabarrena, Gipuzkoan, eta Arabako Lautada, Araban, dira udazken honetan Euskadiko bost helmuga turistiko adimendun bihurtzeko lanean hasiko direnak, HTA metodologiaren arabera.

Metodologia hori Estatuko Turismo Idazkaritzaren eskutik sortu zen. Idazkaritza horrek kudeatzaile eta sustatzaile lanak egiten ditu Estatuan, eta Euskadin, Basquetour da 2018tik euskal helmuga turistikoak adimendun bihurtzea bultzatzen duen erakunde publikoa, modu jasangarrian hazteko, Euskadi bikaintasuneko helmuga espezializatu gisa sendotu dadin, 2030eko Euskal Turismo Estrategiak jasotzen duen bezala.

Joan den azaroaren 14an, Basquetourreko berrikuntza-taldeak, Daniel Solana zuzendaria buru zuela, lehen bilera bat izan zuen bost helmuga berri horietako kudeatzaileekin, munduan aitzindaria den metodologia hori azaltzeko.

Sistema honen ardatza da teknologia berriak eta berrikuntza lan-prozesuetan sartzea, betiere iraunkortasunaren eta irisgarritasunaren helburuen zerbitzura, eraginkortasuna, gardentasuna eta parte-hartzea bilatzen dituen gobernantza-eredu batean.

Programaren helburua da helmugei etengabeko hobekuntzarako prozesua erraztea eta epe luzean eta alderdi guztietan (sozio-kulturala, ingurumena eta ekonomikoa) turismo-eredu iraunkorra garatzea ahalbidetuko duen tresna bat ematea.

SEGITTURek, kudeatzailea izateaz gain, abian jartzetik eratorritako hainbat proiekturen bidez balioa sortzea du helburu, hala nola Helmuga Turistiko Adimendunen Sarea (HTA Sarea).

Euskadin, 5 dira sare honen euskal helmugak: Donostia, Vitoria-Gasteiz, Goierri, Arabako Errioxa eta Uribe; eta beste 5 dagoeneko azken prozesuan daude: Bidasoa, Bilbo, Debagoiena, Getxo eta Arabako Ibarrak.

Diciembre 2023

LU MA MI JU VI SA DO
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31