• EZAGUTZA-BIDAIAK
Euskadiko 50 esperientzia turistikok Alemaniako hainbat bidaia-gida izango dituzte protagonista
Andreas Drouve kazetaria Euskadin izan zen irailaren 26tik urriaren 5era, alemaniarrentzat erakargarriak diren abentura txiki horiek egiteko ibilbideak prestatzeko.
Euskadi Alemaniako 2 turismo-gidaren protagonista izango da helmugan egin beharreko 50 esperientzia eta mikroabenturei buruzko informazio zehatzarekin.
Basquetourrek, euskal turismo bulegoen eta eskualdeen laguntzarekin, Andreas Drouve kazetariaren ezagutza-bidaia antolatu zuen, besteak beste, Getaria, Goierri, Tolosa, Loiola, Arabako Mendialdea, Arantzazu, Enkarterri, Urdaibai eta Bilbo zeharkatu ondoren.
Bidaia irailaren 26an hasi zen Bilbon eta joan den astean amaitu zen.
Drouvek gida hauetan eta prentsa-artikulutan gomendatuko dituen esperientziak hainbat lekutarako bisitaldien inguruan garatuko dira: upeltegiak, museoak, herriak, meategiak, merkatuak, jatetxeak, elizak, ibilbideak bidezidorretan eta bideetan (Ignaziotar bidea, bide berdeak, sagardotegiak eta jatetxeak). Gehienak gure helmugan hain ezagunak ez diren baina Euskadin barrena sakonago eta luzaroago ibiltzeko gogoa duten bisitarientzat erakargarriak diren lekuetatik.
Alemaniako merkaturako, hiriko turismoa Euskadira etortzeko motibazio nagusien artean badago ere, ibilbideetako turismoa, kostaldekoa, naturakoa eta abenturakoa edo landa-turismoa ere oso nabarmenak dira.