Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOA

Euskadiko Ekoturismo V. Foroa martxoaren 9an eta 10ean egingo da Vitoria-Gasteizen

Ekoturismo V. Foroa Euskadiko Ekoturismoaren astea izatera pasatuko da, hazten ari den turismo-modalitate hori ezagutarazteko informazio- eta dinamizazio-puntu batekin.

Ekoturismoak turismoa lurralde osoan zehar banatzen laguntzen du, baita desestazionalizazioan, ingurumenarekiko errespetuan eta tokiko ekonomiaren garapenean ere.

1 / 3

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok eta Vitoria-Gasteizko lehen alkateorde Maider Etxebarriak Euskadiko Ekoturismo Foroaren programa aurkeztu dute. Bosgarren edizio honetan, Gaztela eta Leon da natura-turismoan duen esperientzia partekatuko duen eskualde gonbidatua.

Foroa erreferentziazko ekitaldi profesional bihurtu da turismoaren segmentu honetan, azken urteotan hazkunderik handienetakoa izan duenetako bat. Gainera, ohiko hitzordua da Vitoria-Gasteizen eta Euskal Autonomia Erkidegoan.

Javier Hurtado sailburuak azaldu duenez, “natura-turismoa bultzatzea alderdi estrategikoa eta funtsezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoko turismoaren kudeaketan, turismo jasangarriaren aldeko apustuaren parte gisa. Ekoturismoak turismoa lurralde osoan banatzen eta desestazionalizatzen laguntzen duelako. Gainera, ekoturismoak turismo aktiboa eta arduratsua sustatzen du, naturarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta tokiko ekonomiaren garapenarekin lotuago eta konprometituago dagoena. Bidaiaria sentsibilizatzen eta eskaintza dibertsifikatzen laguntzen du, eta ezin hobeto osatu daiteke gurea bezalako formatu txikiko lurralde bateko kultura- eta hiri-eskaintzarekin, egonaldia luzatzen lagunduz.”

Foroak jasangarritasun turistikoa, ekoturismoaren eredua, geoturismoa eta ingurumen-hezkuntza, koordinazioa edo elkarteen lana jorratuko ditu. Gorantz doan eta turismo-estrategiaren barruan funtsezko papera hartzen ari den turismo-sektore baten esperientziak eta joerak aztertu eta bateratu nahi dira.

Aldi berean, urte honetatik aurrera, martxoaren 9tik 13ra bitartean, Andre Maria Zuriaren plazan Foroari lotutako informazio- eta dinamizazio-gune bat egongo da. Gune horretan hainbat jarduera aurkituko ditugu, hala nola karbono-aztarnaren kalkulagailua, argazki-erakusketa, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako ekoturismoari buruzko informazio-materiala, lehiaketak eta zozketak.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren jasangarritasun turistikoaren aldeko apustuaren funtsezko osagaia da ekoturismoko estrategia indartzea. Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak hitzarmena berrituko du Espainiako Ekoturismo Elkartearekin, ekoturismoaren sarean enpresak eransten jarraitzeko helburuarekin, eta Espainia Berdeko erkidegoekin batera proiektuak indartuko dira, ekoturismoko ibilbideak sendotzeko, gure baliabideen ahalmenak konbinatuz.

Halaber, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere sustapen-agenda iragarri du FIO Extremadura Madbird eta NAturcyl azoka espezializatuetan, Madrilen eta Gaztela eta Leonen, hurrenez hurren.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30