• EUSKADIKO KONGRESU ORNITOLOGIKOA
Euskadiko II Kongresu Ornitologikoa Europa Jauregian ospatuko da bihar hasita
Gasteizen lehenengoz ospatuko da eta Euskadin hegaztiek azken 28 urteotan izan duten eboluzioa eta klima-aldaketaren eragina arlo honetan aztertzeko balioko du.
Euskadiko II Kongresu Ornitologikoa Gasteizen ospatuko da hilaren 22tik 24ra bitartean. Euskal Batzorde Ornitologikoak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta CEAk antolatuta Vital Fundazioa, HAZI Fundazioa, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Interreg POCTEFA, Basquetour- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.
Europa Jauregian ospatuko den hitzordu honen bigarren edizioan azken 28 urteotan hegazti-fauna ugaltzailean Euskal Herri Atlantikoan izandako aldaketak eta paisaian eta kliman izandako aldaketen ustezko ondorioak aztertuko dira.
Kongresuak ornitologia munduko berrogeita hamar bat aditu bilduko ditu. Besteak beste, Luis María Carrascal ikertzailea izango da hasierako hitzaldian. Egitaraua https://ornitologia.eus/kongresuak/ webgunean ikus daiteke.
Gainera, ostiral arratsaldean Euskal Batzorde Ornitologikoa bilduko da azken urteotako ekintzak aztertzeko, barneko araudia onartzeko eta Batzordeko zuzendaritza osotzen duten 10 kide berriak aukeratzeko.
Ingurumen arloko zinegotzi Iñaki Pruseillak “Euskadiko Ornitologia Batzordeak paper nagusia duela informazio zientifikoaren ikerketan, zabalkuntzan eta truquean, ez bakarrik ikertzaileen mailan baizik eta hegazti-behaketaren zaleen artean ere” eta oso positibotzat jo du kongresua Gasteizen ospatzea. Honez gain, “hegaztien kudeaketa eta kontserbazioa koordinatzeko eta egindako lana zabaltzeko” erakundeen arteko lankidetza azpimarratu du.
Bere aldetik, batzorde antolatzailearen idazkari Juan Arizagak azaldu du Euskadiko Kongresu Ornitologikoan hainbat saio, hitzaldi eta mahai-inguru egingo direla landa-garapena, orokorrean bioaniztasunaren eta zehatzago, hegaztien kontserbazioari buruzkoak. Landa eta hiriarekin, beroketa globalarekin edo muturreko metereologia-fenomenoak eta hegaztietan duten eraginarekin zerikusia duten gaiak aztertuko dira.