Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   INDUSTRIA TURISMOA

Euskadiko Industria Turismoko Baliabideen Sarea lehen urratsa izango da Europako ERIH Ibilbideari atxikitzeko

Eskaintza bateratu bat sortuko duen sare bat sortzea ERIH ibilbidearekin (hots, industria-ondarearen kultura-aberastasuna zabaltzeko sortutako Europako turismo-informazioko sare nagusiarekin) bat egiteko aldez aurreko fasea izango da.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok Euskadiko Industria Turismoko Baliabideen Sarea aurkeztu die gaur udalerrietako alkate eta ordezkariei. Sarea eskaintza bateratzeko eta, era horretan, Euskadik industria-turismoko jomuga gisa eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko sortu da.

Bestalde, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Harkaitz Millánek Euskadin industria-turismoa sustatzeko abian jarriko den jardun-plana azaldu du.

Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko Asteari hasiera emateko, Euskadiko Industria Turismoaren Nazioarteko I. Foroa egin zen atzo, eta Industria Turismoko Baliabideen Sarearekiko atxikimendua ofizialdu da gaur Portugaleten.

Sailburuak eskerrak eman dizkie elkarte, fundazio, udalerri eta eskualdeei gure industria-ondarea zaindu behar dela aldarrikatzeko egindako lanagatik. “Gure historia da, eta, gainera, iraganaren arrastoa ez ezik, oroimen bizia ere bada. Zuen eskaerek ez dute beti erantzun egokia jaso, eta askotan zuen ahalegina ez da bide erraza izan".

Zalantzarik gabe, ni eta nire Saila aliatuak gaituzue. Izan ere, garbi ikusten dugu industria-turismoaren alde egitea bere historia hurbilari uko egiten ez dion Euskadi baten irudiaren alde egitea dela (Euskadi eraiki zuten eta beren ausardiarekin egungo Euskadiko oinarriak finkatu zituzten gizon eta emakumeen neke eta ahaleginari uko egiten ez dion Euskadi baten irudiaren alde, alegia)”.

Retortillok azaldu duenez, sarearen helburua “Euskadik turismo-jomuga gisa eskaintzen dituen aukerak ezagutaraziko dituen eskaintza egituratu eta bateratu bat sortzea da. Horretarako, industria-turismoaren jomuga nagusien kudeaketa-ereduak hartuko dira erreferentzia gisa. Era horretan, gainera, industria-ondarearen kultura-aberastasuna zabaltzeko sortutako Europako turismo-informazioko sare nagusia den ERIH Ibilbidean txertatzeko prozesua prestatuko dugu”.

Sailburuak indarrak batzeko deia egin du: “Badakigu lehen urratsak egiten ari garela eta elkarrekin egin behar ditugula. Indarrak batu behar ditugu gure industria-baliabideen aberastasuna gal ez dadin, herrialde honetan genituen altxor batzuekin tamalez gertatu den bezala. Espero dugu lehen urrats hauen ondoren beste asko egitea”.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31