Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   INDUSTRIA TURISMOA

Euskadiko industria-turismoko baliabideen Sareko arduradunen lehen bilera La Encartada Museoan

Helburua Euskadiko Industria Turismoaren Plan Gidatzailearen edukiei buruz egiaztatzea da. Gaur goizean osatu da Euskadiko industria-turismoko Baliabideen sarea Alfredo Retortillo, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuarekin eta Harkaitz Millán, Basquetourreko zuzendariarekin.

Balmasedako La Encartada Museoa izan da Portugaleten goizean osatutako Euskadiko industria-turismoko baliabideen Sareko arduradunen bilera-gunea gaur arratsaldean Plan Gidatzailearen ekintzak egiaztatzeko helburuarekin.

2019rako aurkeztutako ekintzen artean, azpimargarrienak hauexen dira:

  • Industria Turismoaren Euskal Sarea martxan jartzea Vasco-Navarro eta Ignaziotar Bidea bezalako produktuen eredua jarraituz;
  • Euskadin industria biziaren (egun martxan, egoera produktiboan dagoena) eskaintza zehaztea eta bereiztea;
  • Ibilbide tematikoak sortzea eta garatzea;
  • Euskadi ERIH Europa Sarean sartzea Lurralde-Ibilbide moduan, besteak beste.

Bertako arduradunez gain, bileran Adam Hajduga, ERIH elkarteko presidente-ordea; Marek Golosz, Poloniako Silesia lurraldeko industria-monumentuen Ibilbidearen teknikari arduraduna; Josep M. Pey AOTI-Asociación de operadores de turismo industrial elkarteko sortzaile eta sustatzailea, eta Eusebi Casanelles ERIH-en ordezkaria Espainian eta industria-ondarearen munduko Elkartearen presidente-ohia dira.


Gaur egun, Euskadiko industria-turismoaren baliabideen Sareko partaideak 40 baliabide inguru dira.


Araban:

  • Asparrenako Ajuria y Urigoitia galdategiko ingurua;
  • Montehermoso Ur-Bildegia eta Fournier Karta Museoa, Gasteizen;
  • Añanako Gatz Harana.


Bizkaian:

  • Bilboko Azkuna Zentroa;
  • Ilgner Eraikina, Barakaldon;
  • Getxoko Hiri Handiak;
  • Bizkaia Zubia, Portugaleten eta Getxon;
  • Santa Catalina Itsasargia, Lekeition eta Lea Hibaiko eta Marierrotako Industria Paisaia, Lekeition eta Mendexan;
  • Dolomitas del Norte Lantegia, Karrantzan;
  • La Encartada Museoa, Balmasedan;
  • El Pobaleko Burdinola, Muskizen;
  • Rolls Royce Museoa, Galdamesen;
  • Trianoko Mendiak eta Galdames Meatzaritza Parkea, Trapagaranen-Abanton-Muskizen-Galdamesen eta Sopuertan;
  • Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, Abanto-Zierbenan;
  • Sestaoko Labe Garaia;
  • RIALIA Industriaren Museoa, Portugaleten;
  • Santurtziko Arrantzailearen Museoa eta Agurtza Arrantza-Ontzia, Santurtzin.


Gipuzkoan:

  • Igartubeiti Baserria, Ezkion;
  • Goierriko Meatzaritzak, Zerainen, Mutiloan eta Ormaiztegin;
  • Igartzako Monumentu Multzoa, Beasainen;
  • Agorregiko Burdinola eta Errotak, Aian;
  • Arditurriko Meatzaritza, Oiartzunen;
  • Irugurutzetako Meatzaritza, Irunen;
  • Albaola Faktoria, Pasaian;
  • Igeldoko Funikularra, Untzi Museoa, Museum Rezola eta Tabakalera, Donostian;
  • Mater Museoa, Pasaian;
  • Eibarko Industriaren Museoa;
  • Makina Erramintaren Museoa, Elgoibarren;
  • Burdinbidearen Euskal Museoa, Azpeitian;
  • Burdinaren Harana-Lenbur, Urola Garaian;
  • Euskadiko Bide Berdeak.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31