Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GOBERNU DEKRETOA

Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzko dekretu berriaren berrikuntza nagusia da erabilera turistikoko etxebizitzak errealitate berrira egokitu izana

Gaur argitaratu da EHAAn Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroari buruzko dekretu berria. Dekretu horren bidez Euskadiko Turismoaren 13/2016 Legearen xedapenak garatu ditu Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak.

Erregistroaren helburua da turismo-enpresa eta -jarduerei buruzko informazioa ematea eskatzen duten pertsona guztiei; eta administrazioei tresna bat ematea turismoa antolatzeko eta arlo horretako indarreko araudia betetzen dela ikuskatu, kontrolatu eta egiaztatzeko, baita turismoa sustatzeko ere.

Arau honek indarrik gabe uzten du aurreko dekretua, Euskadiko turismoaren sektorearen errealitate berria hartzen du kontuan eta Euskadiko Turismoaren Legeak arautzen dituen turismo-establezimenduen eta -enpresen tipologiak jasotzen ditu. Nabarmentzen dira, aurreko dekretuan jaso gabe zeudelako, erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitzetako gelak.

Erregistroan iskribatu behar diren ostatu-establezimendu turistikoak dira hotelak, ostatuak, apartamentu turistikoak, nekazaritza-turismoko establezimenduak, landetxeak, aterpetxeak, kanpinak eta beste kanpaldi-modalitate batzuk. Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan aurreikusten da “kanpaldi-eremu naturalak” eta “autokarabanen harrera-eremu bereziak” ere inskribatu behar direla. Dena den, badira Turismoaren Legean aurreikusten diren eta gaur egun arautu gabe dauden antzeko figurak; “kanpaldi librea” deiturikoak, “titularitate publikoko kanpaldi-eremuak” eta “ekitaldietako behin-behineko kanpaldia” dira. Hori dela eta, arautu arte ezingo dira erregistroan inskribatu.

Dekretuan ezartzen da Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatu beharko dutela, euren jarduera gauzatu ahal izateko, erabilera turistikoko etxebizitzek, bai osorik alokatzen direnek bai etxebizitza partikularretako gelek. Turismoaren 13/2016 Legean ezartzen da etxebizitzek erabilera turistikoko etxebizitza gisa erregistroan inskribatu gabe jardutea falta astuntzat hartuko dela eta 100.000 eurora arteko isunez zehatu ahal izango direla.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30